Jainkoak eboluzioa erabili al zuen izaki desberdinak sortzeko?
Bibliaren erantzuna
Ez. Bibliak argi dio Jainkoak gizakiak, animaliak eta landareak «bere motaren arabera» sortu zituela a (Hasiera 1:12, 21, 25, 27, Du; Apokalipsia 4:11). Giza familia osoa gure lehen gurasoengandik, hau da, Adam eta Ebarengandik datorrela azaltzen du Bibliak (Hasiera 3:20; 4:1). Eboluzio teistikoa edo Jainkoak bizi-forma guztiak sortzeko eboluzioa erabili zuela adierazten duen teoria, ez dator bat Bibliak esaten duenarekin. Bestalde, zientziak bizi-forma bakoitzean aldaketak egon daitezkeela frogatu du, eta Biblia ez dago horren aurka. b
Erabili al zuen Jainkoak eboluzioa?
«Eboluzio teistiko» esapideak oso ideia desberdinak biltzen ditu. Entziklopedia baten arabera, esapide honek ondorengoa esan nahi du: «Jainkoak, besteak beste, hautespen naturala erabiltzen duela natura edo izadia zuzentzeko» (Encyclopædia Britannica).
Eboluzio teistikoak ondorengo ideiak bildu ditzakete ere:
Izaki bizidun guztiek duela urte asko existitu ziren arbaso berdinak dituzte.
Bizi-forma batek guztiz desberdina den beste batera eboluzionatu dezake. Aldaketa hauek, batzuetan, makroeboluzio bezala ezagutzen dira.
Jainkoa, nolabait, prozesu guzti hauen eragilea da.
Bat al datoz eboluzioa eta Biblia?
Eboluzio teistikoaren arabera, Bibliaren Hasierako sorkuntzaren pasartea ez da guztiz zehatza. Hala ere, Jesusek Hasierako pasartea benetan gertatu zela aipatu zuen (Hasiera 1:26, 27; 2:18-24; Mateo 19:4-6). Bibliaren arabera, Jesus lurrera etorri aurretik zeruan Jainkoarekin bizi zen. Gainera, Bibliak ere dio Jainkoari «gauza guztiak» sortzen lagundu ziola (Joan 1:3). Horregatik, Jainkoak bizi-forma desberdinak sortzeko eboluzioa erabili zuela ez dator bat Bibliak irakasten duenarekin.
Zer esan dezakegu landareek eta animaliek egokitzeko duten gaitasunari buruz?
Bibliak ez du azaltzen bizi-forma mota bakoitzaren barnean zenbat aldaketa gertatu daitezkeen. Jainkoak sortutako animaliek eta landareek birsortzean edo ingurugiro berrietara egokitzean aldaketak izan ditzaketela frogatuta dago. Eta Bibliak ez du aurkakorik esaten. Pertsona batzuek aldaketa hauek eboluzio mota bat bezala ikusi arren, ez da bizi-forma berririk sortzen.
a Bibliak erabiltzen duen «mota» hitzak zientzialariek erabiltzen duten «espezieak» baino esanahi zabalagoa du. Askotan, zientzialariek espezie berri baten eboluzioari buruz hitz egiten dutenean, mota berean gertatzen den aldaketaren bati buruz ari dira, besterik ez. Eta mota da Hasiera liburuko pasarteak erabiltzen duen hitza.
b Aldaketa hauek, batzuetan, mikroeboluzio bezala ezagutzen dira.