Saltatu edukira

Zer da larrialdi handia?

Zer da larrialdi handia?

Bibliaren erantzuna

 Larrialdi handia gizadiak orain arte ezagutu duen garairik larriena izango da. Bibliako profezien arabera, «azken garai» edo «azken egunetan» gertatuko da (Daniel 12:4; 2 Timoteori 3:1). «Jainkoak sortutako kreazioaren hasieratik orain arte, ez da horrelako larrialdirik egon eta ez da inoiz gehiago egongo» (Markos 13:19; Daniel 12:1; Mateo 24:21, 22).

Zer gertatuko da larrialdi handian zehar?

  •   Erlijio faltsuaren suntsipena. Erlijio faltsua ziztu bizian izango da suntsitua (Apokalipsia 17:1, 5; 18:9, 10, 21). Munduko gobernuek (Nazio Batuen Erakundeak, hain zuzen), hau egitean Jainkoaren nahia burutuko dute (Apokalipsia 17:3, 15-18). a

  •   Benetako erlijioaren aurkako erasoa. Ezekielen ikuskarian aipatzen den «Magog herrialdeko Gog» nazioen koalizioa, benetako erlijioa praktikatzen dutenak suntsitzen saiatuko da. Baina Jainkoak, bera adoratzen dutenak babestuko ditu (Ezekiel 38:1, 2, 9-12, 18-23).

  •   Lurrean bizi direnen epaiketa. Jesusek guztiak epaituko ditu eta «pertsona batzuk besteetatik bereiziko ditu, artzainak ardiak eta ahuntzak bereizten dituen bezala» (Mateo 25:31-33). Epaitzeko garaian, Jesus bere «anaia» bakoitzaren, hau da, berarekin zeruan aginduko dutenen alde edo kontra egindakoan oinarrituko da (Mateo 25:34-46).

  •   Jesusekin batera Erreinuan aginduko dutenen elkartzea. Jesusekin batera aginduko duten zerbitzari leialek lurrean bizitza bukatuko dute, eta zeruan bizitzeko berpiztuak izango dira (Mateo 24:31; 1 Korintoarrei 15:50-53; 1 Tesalonikarrei 4:15-17).

  •   Harmagedon. Biblian «Jainko ahalguztidunaren egun handiko borroka» horri, «Jaunaren eguna» ere deitzen zaio (Apokalipsia 16:14, 16; Isaias 13:9; 2 Pedro 3:12). Jesu Kristok kondenatu dituenak suntsituak izango dira (Sofonias 1:18; 2 Tesalonikarrei 1:6-10). Honetaz gain, mundu mailako sistema politikoa suntsituko da. Sistema honi, zazpi buruko piztia bezala irudikatzen zaio Biblian (Apokalipsia 19:19-21).

Zer gertatuko da larrialdi handia ondoren?

  •   Satanas eta deabruak giltzapetuak izango dira. Aingeru boteretsu batek Satanas eta deabruak «leizera» botako ditu. Honek esan nahi du, hildakoen antzera, ezingo dutela ezer egin (Apokalipsia 20:1-3). Satanas kartzela batean bezala egongo da. Bertan egonda, ezingo du inorengan eraginik izan (Apokalipsia 20:7).

  •   Mila urteen hasiera. Bedeinkapen asko ekarriko dituen Jainkoaren Erreinuak, mila urteko erregetzari hasiera emango dio (Apokalipsia 5:9, 10; 20:4, 6). «Larrialdi handitik» aterako den «gizatalde handi» eta kontaezin batek, mila urteen hasiera bizi ahal izango du (Apokalipsia 7:9, 14; 37. Salmoa 9-11NWT).

a Apokalipsia liburuan, erlijio faltsua Babilonia Handia edo «emagaldu handia» bezala irudikatzen da (Apokalipsia 17:1, 5). Babilonia Handia suntsitzen duen piztia gorriminak, munduko nazioak elkartu eta ordezkatzen dituen erakundea irudikatzen du. Hau Nazioen Liga bezala sortu zen, eta orain Nazio Batuen Erakundea deitzen zaio.