Suntsitua izango ote da Lurra?
Bibliaren erantzuna
Ez, Lurra ez da suntsitua edo suz errea izango, ezta ordezkatua izango ere. Jainkoak Lurra gizakiok bertan betirako bizitzeko sortu zuela irakasten du Bibliak.
«Justuek herentziaz hartuko dute lurra, eta bertan biziko dira beti» (36. Salmoa 29 [37:29, NWT], Biblia, José Antonio Uriarte [Ur], euskara batura egokituta).
«Lurra sendo oinarritu zenuen eta ez du sekula kolokarik egingo» (104. Salmoa 5).
«Lurrak betirako iraungo du» (Kohelet 1:4, NWT).
«Jaunak sortu du zerua, bera da Jainkoa; berak eratu eta egin du lurra, berak finkatu; ez du hutsik egoteko sortu, bizileku izateko baizik» (Isaias 45:18).
Guztiz suntsituko al du gizakiak Lurra?
Kutsadura, gerrak eta beste arrazoi batzurengatik gizakia Lurra kaltetzen ari bada ere, Jainkoak ez du Lurra guztiz suntsitua izaten utziko. «Lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» iritsiko dela dio Bibliak, Jainkoak Lurra hondatzen dutenak suntsituko baititu (Apokalipsia 11:18). Nola burutuko du hau?
Jainkoak Lurra babesteko gai izan ez diren giza-gobernuak ordezkatuko ditu bere zeruko Erreinuarekin (Daniel 2:44; Mateo 6:9, 10). Erreinu honen erregea Jainkoaren semea, Jesu Kristo, izango da (Isaias 9:5, 6 [9:6, 7, NWT]). Lurrean egon zenean, Jesusek naturaren gain boterea zuela erakutsi zuen (Markos 4:35-41). Jainkoaren Erreinuaren errege bezala, Jesusek Lurra eta Lurreko elementu guztiak guztiz kontrolpean izango ditu. Jesusek Lurraren egoera berregin, edo berritu, egingo du, Edengo lorategiaren egoerara bueltatuz (Mateo 19:28; Lukas 23:43, NWT).
Ez al du Bibliak Lurra suz errea izango dela irakasten?
Ez. Ideia oker hau 2 Pedro 3:7 gaizki ulertzearen ondorioz da. Aipu honek «orain diren zeruak eta lurra […] suz erreak» izango direla dio (2 Pedro 3:7, Jesu Christoren Evangelio Saindua, Ioannes Haraneder, euskara batura egokituta). Hitz hauen esanahia ulertzeko, azter ditzagun bi ideia garrantzitsu:
Biblian, «zeruak», «lurra» eta «su» hitzek hainbat esanahi izan ditzakete. Adibidez, Hasiera 11:1 aipuak honakoa dio: «Zen berriz lurra hizketa batekoa» (Hasiera 11:1, Ur, euskara batura egokituta). Hemen, «lurra» hitza erabiltzen denean, gizakiez ari da.
«Zeruak», «lurra» eta «su» hitzen esanahia ulertu dezakegu 2 Pedro 3:7 aipuaren testuinguruari esker. Kapitulu honetako 5 eta 6. bertsetek Noeren garaiko Uholdea aipatzen dute. Garai hartako mundua suntsitua izan zen, baina gure planeta ez zen desagertu. Uholdeak ezabatu zuen «lurra», garai hartako gizarte biolentoa izan zen (Hasiera 6:11, Ur). Uholdeak «zeruak» ere ezabatu zituen, hau da, garai hartako agintariak. Beraz, gure planeta ez zen suntsitua izan, garai hartako pertsona gaiztoak baizik. Mundu hura suntsitua izan zenean, Noek eta bere familiak biziraun zuten eta Lurra beraien ondorengoekin bete egin zen (Hasiera 8:15-18).
2 Pedro 3:7an aipatzen den «su» edo suntsipen horrek ez du planeta ezabatuko, bertan bizi diren pertsona maltzurrak baizik. Jainkoak «zeru berriak» eta «lur berria» promesten dizkigu, «non beti justiziak erreinatuko duen» (2 Pedro 3:13, Ur, euskara batura egokituta). «Lur berria» gizarte berri bat da, eta «zeru berriak» gizarte hau aginduko duen gobernu berri bat, hau da, Jainkoaren Erreinua. Erreinu honen agindupean, Lurra bakez beteriko paradisuan bihurtuko da (Apokalipsia 21:1-4).