Saltatu edukira

Zer da berpizkundea?

Zer da berpizkundea?

Bibliaren erantzuna

 Biblian erabiltzen den «berpizkundea» hitza, grekozko a·naʹsta·sis hitzetik dator. Honek, «berriz ere zutitu» esan nahi du. Pertsona bat berpizten denean, berriz ere zutitzea bezala da; hil baino lehen zuen izaera berdina du (1 Korintoarrei 15:12, 13).

 Idazki Hebrearretan, hau da, Testamendu Zaharrean, ez da «berpizkundea» hitza agertzen; baina honi buruz hitz egiten da. Jainkoak, Oseas profetaren bitartez, hau promestu zuen: «Eta Hildakoen Egoitzatik atera egingo ote ditut? Heriotzatik askatu egingo ote ditut?» (Oseas 13:14; Job 14:13-15; Isaias 26:19; Daniel 12:2, 13).

 Non berpiztuko dira? Batzuk zeruan berpiztuko dira Jesu Kristorekin batera errege izateko (2 Korintoarrei 5:1; Apokalipsia 5:9, 10, BS). Bibliak honi, lehen piztuera deitzen dio (Apokalipsia 20:6; Filipoarrei 3:11NWT). Honek, beste piztuera bat egongo dela esan nahi du. Azkenengo berpizkunde honetan berpizten direnak, hau da, gehiengoa, Lurrean bizitzaz gozatuko dute (Esaera Zaharrak 2:21).

 Nola berpiztuko dira? Jainkoak Jesusi berpizteko ahalmena eman dio (Joan 11:25). Jesusek hilobietan dauden guztiak berpiztuko ditu, bakoitza bere nortasun, izaera eta oroitzapenekin (Joan 5:28, 29). Hauek, gorputz fisiko eta osasuntsu batekin berpiztuko dira Lurrean (Isaias 33:24, IZB; 35:5, 6). Zeruan berpiztuko direnak berriz, gorputz espiritual batekin (1 Korintoarrei 15:42-44, 50).

 Nortzuk berpiztuko dira? Bibliak dio zuzenen eta zuzenak izan ez zirenen berpizkunde bat egongo dela (Eginak 24:15NWT). Zuzenak Noe, Sara eta Abraham bezalako pertsona leialak dira (Hasiera 6:9; Hebrearrei 11:11; Santiago 2:21). Zuzenak izan ez zirenak, Jainkoaren legeak ezagutu eta jarraitzeko aukera izan ez zutenak dira.

 Aldatu nahi ez duten maltzurrak, aldiz, ez dira berpiztuak izango. Hauek hiltzean, betirako suntsituak izango dira, ez dute bizira bueltatzeko esperantzarik izango (Mateo 23:33NWT; Hebrearrei 10:26, 27NWT).

 Noiz berpiztuko dira? Bibliak aurresan zuen zeruan berpiztuko direnak, Jesu Kristoren presentzian zehar berpiztuko zirela (1 Korintoarrei 15:21-23NWT). Jesu Kristoren presentzia 1914⁠ean hasi zen. Lurreko berpizkundea Jesu Kristoren mila urteko erregetzan zehar izango da, Lurra paradisu bat bihurtzen denean (Lukas 23:43NWT; Apokalipsia 20:6, 12, 13).

 Zergatik sinistu dezakegu berpizkundean? Bibliak bederatzi berpizkundeen azalpen zehatza ematen du. Berpizkunde hauek jende aurrean izan ziren (1 Erregeak 17:17-24; 2 Erregeak 4:32-37; 13:20, 21; Lukas 7:11-17; 8:40-56; Joan 11:38-44; Eginak 9:36-42; 20:7-12; 1 Korintoarrei 15:3-6). Lazaroren berpizkundea da aipagarriena. Lazaro hil eta lau egunetara berpiztu zuen Jesusek jendetzaren aurrean (Joan 11:39, 42). Jesusen aurka zeudenak ere, ezin izan zuten berpizkunde hau ukatu. Jesus eta Lazaro hiltzeko planak ere egin zituzten (Joan 11:47, 53; 12:9-11).

 Bibliak dio, Jainkoak hildakoak berpizteko ahalmena eta desira dituela. Ahalguztiduna denez eta memoria amaigabea duenez, berpiztuko duen pertsona bakoitzaren detaile guztiak gordeta dauzka (Job 37:23; Mateo 10:30; Lukas 20:37, 38). Jainkoak hildakoak berpizteko ahalmena du, eta hori egin nahi du! Izango den berpizkundea deskribatzean, Bibliak Jainkoari buruz hau dio: «Irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik» (Job 14:15).

Berpizkundeari buruzko ideia okerrak

 Ideia okerra: Pertsona bat berpizten denean arima eta gorputza elkartzen dira.

 Ideia zuzena: Bibliak azaltzen du arima pertsona bera dela, eta ez hiltzean bizirik geratzen den zerbait (Hasiera 2:7NWT; Ezekiel 18:4, BS). Berpizten den pertsona bat, ez da bere arimarekin elkartzen; Jainkoak pertsona, hau da, arima berriro sortzen du.

 Ideia okerra: Berpiztuak diren batzuk, berehala suntsituak izango dira.

 Ideia zuzena: Bibliak dio, «gaitz egin zutenak» epaituak izango direla (Joan 5:29, NWT). Baina epaiketa honetan, ez dira kontuan hartuko berpiztu baino lehen egindako gauzak; berpiztu eta ondoren egindakoak baizik. Jesusek hau esan zuen: «Jainkoaren Semearen ahotsa entzungo dute; eta entzungo dutenak bizi egingo dira» (Joan 5:25). Berpiztu eta gero ikasitako gauzak entzun eta obeditzen dituztenen izenak, biziaren liburuan idatziko dira (Apokalipsia 20:12, 13).

 Ideia okerra: Pertsona hil baino lehen zuen gorputzarekin berpizten da.

 Ideia zuzena: Hil eta gero pertsonaren gorpua usteldu eta desegiten da (Kohelet 3:19, 20).