Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zer egin dezaket aurpegi biko bizitza izateari uzteko?

Zer egin dezaket aurpegi biko bizitza izateari uzteko?

 Batzuetan, Jainkoaren zerbitzari batzuk Bibliako arauen arabera bizitzeko behar diren denbora eta esfortzuak merezi ote duten galdetzen diote euren buruari (73. Salmoa 2, 3). Agian, Jehobaren arauen aurka dauden gauza batzuk egiten hasi daitezke eta beste Jehobaren zerbitzariak engainatzen dituzte beraien jokaera txarra ezkutatuz.

 Artikulu hau modu honetara bizitzen hasi ondoren bizimodu hau utzi nahi dutenei zuzenduta dago.

Ondorengoa aztertuko dugu:

 Zer da aurpegi biko bizitza?

 Aurpegi biko bizitza duzu aldi berean bi jokaera hauek dituzunean: alde batetik, Jehoba obeditzen ez duten gazteekin zaudenean gauza txarrak egiten dituzu, gaizki daudela jakin arren. Eta beste aldetik, kongregazioko anai-arrebekin zaudenean, Jehoba zerbitzatu nahi izango bazenu bezala jokatzen duzu. Aldi berean bi bizitza izango bazenitu bezala da eta bakoitzean zerbait ezkutatzen ari zara.

 «Aurpegi biko bizitza duzunean, bi aldeetan zerbait ezkutatzen ari zara, beraz, inork ez zaitu benetan ezagutzen. Azkenean, aurpegi biko bizitza duzunean guztiak engainatzen ari zara» (Erin).

 Ba al zenekien? Aurpegi biko bizitza izatearen barne, bakarrik zaudenean Jehobari gustatzen ez zaizkion gauzak egitea dago.

 «14 urte nituenean, Interneten irudi eta bideo moralgabeak ikusten hasi nintzen. Besteen aurrean pornografia gorroto nuela erakusten nuen, baina banekien nire barnean ez nuela benetan gorrotatzen» (Nolan).

 Biblia printzipioa: «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko» (Mateo 6:24).

 Aurpegi biko bizitza izateak pertsona txarra naizela esan nahi al du?

 Ez du zertan. Egia da batzuek ez dutela Bibliako arauen arabera bizi nahi, baina hau al da zure kasua? Edo aurpegi biko bizitza izateko beste arrazoiren bat duzu? Adibidez:

  •   Beste gazteen aldean desberdina izateak beldurtzen zaitu.

  •   Klase kideekin kongregaziokoekin baino gauza gehiago dituzula amankomunean sentitzen duzu.

  •   Jainkoaren arau guztiak betetzeko gaitasuna eta indarra ez dituzula uste duzu.

 «Nire ustez, aurpegi biko bizitza duten gazte batzuk kristauak ez direnekin erosoago sentitzen dira zerbaiten parte izan nahi dutelako, zer den axola gabe» (David).

 Noski, hauek ez dira aurpegi biko bizitza izateko baliozko arrazoiak. Baina pertsona onak ere akats honetan zergatik erori daitezkeen azaldu dezake. Hau gertatu bazaizu, zer egin dezakezu?

 Zer egin dezaket aurpegi biko bizitza izateari uzteko?

  1.  1. Zure bizimodua aztertu. Galdetu zeure buruari: “Hau al da benetan izan nahi dudan pertsona? Horrela jarraitzen badut, zer ondorio izango ditut?”.

     Biblia printzipioa: «Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar» (Esaera Zaharrak 27:12).

  2.  2. Onest izan. Hitz egin zure egoerari buruz gurasoekin edo Jehobaren arauak errespetatzen dituen lagun heldu batekin. Ziurrenik pozik egongo dira laguntza eskatu diezulako. Eta zutaz harro egongo dira ondo dagoena egin nahi duzulako.

    Aurpegi biko bizitzaren zuloan erori bazara, laguntza eskatu ezazu

     «Besteei nire akatsak kontatzea inoiz egin dudan gauzarik zailenetakoa izan zen. Baina egin nuenean askoz hobeto sentitu nintzen» (Nolan).

     Biblia printzipioa: «Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko» (Esaera Zaharrak 28:13).

  3.  3. Ondorioak onartu. Gogoratu, zure gurasoengandik eta kongregazioarengandik zerbait ezkutatzen ibili bazara, zaila egingo zaie zugan konfiantza izatea. Zure jokabidearen ondorioz, gurasoek edo kongregazioko adindunek agian denbora batez ez dizute gauza batzuk egiten utziko. Ondorio hauek onartu itzazu eta hemendik aurrera «gauza guztietan zintzo» jokatzeko erabakia hartu (Hebrearrei 13:18).

     Biblia printzipioa: «Aditu aholkua, onartu zentzarazpena [edo diziplina], zuhur izatera irits zaitezen» (Esaera Zaharrak 19:20).

  4.  4. Konfiantza sendotu Jainkoak dizun maitasunean. Jehobak maite gaituenez, egiten dugun guztiari adi dago. Beraz, aurpegi biko bizitza baduzu, Jehobak badaki eta honek triste sentiarazten dio. Hala ere, zutaz arduratzen denez, zure jokabidea aldatzen laguntzeko irrikan dago (1 Pedro 5:7).

     Biblia printzipioa: «Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko» (2 Kronikak 16:9).