Saltatu edukira

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Zelulek mota desberdinetakoak bihurtzeko duten gaitasuna

Zelulek mota desberdinetakoak bihurtzeko duten gaitasuna

 Kontzebitua izan zinenean, zigoto izeneko zelula txiki bakar bat zinen, begi bistaz ozta-ozta ikusi ahal zena. Baina hilabete batzuk beranduago, guztiz osatutako haurtxo bat bezala jaio zinen. Hasierako zelula bakar hori biderkatzen eta aldatzen joan zen, forma, tamaina eta funtzio desberdineko 200 zelula mota desberdin baino gehiagotan bihurtuz.

 Pentsatu honetan: Zigoto batek bere DNAren kopia bat egiten du eta bitan banatzen da. Hurrengo zelulek prozesu hau hainbat aldiz errepikatzen dute. Hasieran, zelula berri guztiak berdin-berdinak dira. Beraien DNAn zelula mota guztiak sortzeko argibideak dituzte.

 Kontzebitua izan eta aste betera, zelulak bi motatan bereizten hasten dira. Zelula batzuk enbrioian bihurtuko dira, eta beste batzuk plazenta eta enbrioia hazten lagunduko duten ehunetan.

 Hirugarren asterako, enbrioiaren zelulak hiru geruzatan antolatzen dira. Kanpoaldeko geruzako zelulak, nerbio, garun, aho, azal eta beste zelula mota batzuetan bihurtuko dira. Erdiko geruzako zelulak, odol, hezur, giltzurrun, muskulu eta beste ehun batzuetan bihurtuko dira. Barnealdeko geruzako zelulak barneko organoetan bihurtuko dira, esaterako, biriketan, puxikan eta digestio sistemako atal askotan.

Jaiogabeko haurtxo bat garatzen doan heinean, zelulak biderkatu eta 200 zelula mota desberdin baino gehiagotan bihurtzen dira

 Haurdunaldian zehar, zelula batzuk, bakarka edo taldeka, enbrioiaren atal batzuetatik beste batzuetara mugitzen dira. Beste zelula batzuk elkartu egiten dira eta geruzak sortzen dituzte, edo tolestu egiten dira kordoi edo barrunbeak sortuz. Prozesu hauek egiteko, zelulak elkarlanean aritu behar dira. Adibidez, momentu zehatz batean, zelulen geruzak kizkurtu egiten dira hodi txikiak osatuz. Hau, aldi berean enbrioiaren atal desberdinetan gertatzen da. Orduan, hodiak luzatzen eta adarkatzen hasten dira, eta beraien artean lotzen joaten dira zirkulazio sare oso bat sortzeko.

 Haurtxo osasuntsu bat jaiotzen denerako, bere milaka milioi zeluletako bakoitza mota egokian bihurtu da beharrezko leku eta momentuan.

 Zer uste duzu? Zelulek mota desberdinetakoak bihurtzeko duten gaitasuna ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?