Saltatu edukira

Beteleko bisitaldi gidatuak

Etor zaitez gure sukurtsaletara bisitaldi gidatuak egitera. Normalean, gure sukurtsalak Betel izenez ezagutzen dira. Sukurtsal batzuetan norberak ikus ditzakeen erakusketak daude.

Bisitaldi gidatuak berriro eskuragarri: Herrialde askotan, 2023ko ekainaren 1ean gure sukurtsaletan bisitaldi gidatuak egiteko aukera berriro ere zabaldu zen. Informazio gehiago lortzeko, bisitatu nahi duzun sukurtsalarekin harremanetan jarri. COVID-19 proba batean positibo eman baduzu, katarro edo gripe sintomak badituzu edo duela gutxi COVID-19 proba batean positibo eman duen pertsona batekin egon bazara, mesedez, ez bisitatu sukurtsala.

Brasil

Bisita gidatuaren informazioa

Egin erreserba

Ikusi edo aldatu erreserbak

Jaitsi hemen informazio liburuxka

Erakusketak

Biblia: Liburua eta bere egilea. Erakusketa honek Bibliaren egileari, hau da, Jehobari, merezi duen ohorea ematen dio eta Bibliaren gai nagusia Jainkoaren Erreinua dela azpimarratzen du. Bisitariek Biblia gaur eguneraino nola iritsi den eta, aurkariek Bibliaren mezua aldatzeko esfortzuak egin arren, Jehobak nola babestu duen ikusi ahal izango dute.

Erakusketa historikoa. Erakusketa honetan Jehobak 120 urteetan zehar nola bedeinkatu duen predikatze-lana Brasilen ikus daiteke. Bisitariek duela gutxi egindako ikerketa historikoaren ondorioz aurkitutako informazio berria ikusi dezakete, hain zuzen ere, pertsekuzioa jasan arren, Brasilen predikatze-lanaren hasiera eta hazkundeari buruzko informazioa.

Helbidea eta telefono zenbakia

Iristeko jarraibideak