Saltatu edukira

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

«Biolentziaren esklabo izateari utzi diot»

«Biolentziaren esklabo izateari utzi diot»
  • Jaiotze⁠-⁠urtea: 1956

  • Jatorrizko herrialdea: Kanada

  • Historia: Desilusionatua, bizimodu ezmorala eta biolentoa

NIRE IRAGANA

 Albertako Calgary hirian (Kanada) jaio nintzen. Txikia nintzenean nire gurasoak dibortziatu egin ziren eta, orduan, ama eta biok aitona⁠-⁠amonen etxera joan ginen bizitzera. Aitona⁠-⁠amonek maite gintuzten eta, ondorioz, oso haur zoriontsua nintzen. Haurra nintzeneko urte baketsu haietako oroitzapen zoriontsuak ditut.

 Zazpi urte nituela nire bizitzak okerrera egin zuen nire ama berriro aitarekin ezkondu zenean. Ondoren Missouri⁠-⁠ko Saint Louis⁠-⁠era (Ameriketako Estatu Batuak) joan ginen bizitzera. Segituan ikusi nuen nire aita oso krudela izan zitekeela. Adibidez, nire eskola berriko lehenengo egunean etxera iritsi nintzenean, aita bullyinga jasan eta defendatu ez nintzenaz konturatu zen. Nire aita haserre biziz klase⁠-⁠kideak baino gogorrago jo ninduen. Bihotza ukitu zidan lezio horrek eta nire lehenengo borroka egin nuen zazpi urterekin.

 Nire aitaren jenio txarrak ama mintzen zuen eta ondorioz askotan oihuka borrokatzen zuten. Hamaika urte nituenean drogak erabiltzen eta alkohola gehiegi edaten hasi nintzen. Geroz eta biolentoagoa bihurtu nintzen eta ondorioz askotan kalean jendearekin borrokatzen nintzen. Eskola bukatu nuenerako biolentziak nire izaera guztiz aldatu zuen.

 Estatu Batuetako marinan sartu nintzen 18 urte nituenean. Bertan, edozein pertsona hiltzeko entrenatu zidaten. Bost urte ondoren, marina utzi eta psikologia ikasten hasi nintzen FBI⁠-⁠an (Federal Bureau of Investigation) lan egiteko esperantzarekin. Unibertsitateko ikasketak Estatu Batuetan hasi nituen baina Kanadara bizitzera joan nintzenez han jarraitu nituen.

 Unibertsitatean nengoela erabat desilusionaturik gelditu nintzen gizartearekin. Jendea oso berekoia zen, munduko gauza guztiak hutsak ziren eta gizarteko arazoek konponbiderik ez zutela zirudien. Ordurako, galdu egin nuen gizakiek mundu hobeago bat lortzearen itxaropena.

 Bizitzan inolako helbururik ez nuenez, alkoholean, drogetan, diruan eta sexuan murgildu nintzen. Festaz festa eta emakumez emakume ibiltzen nintzen. Jaso nuen prestakuntza militarrak harrotuta, askotan borroketan sartzen nintzen. Ona eta txarra zer zen erabaki nezakeela iruditzen zitzaidan. Ondorioz, besteekin gaizki jokatzen zuela iruditzen zitzaidanari aurre egiten nion. Baina izatez, biolentziaren esklabo bihurtu nintzen.

BIBLIAK NIRE BIZIMODUA ALDATZEN LAGUNDU ZIDAN

 Egun batean, lagun bat eta biok guztiz drogatuta geunden nire etxeko sotoan. Marihuana ilegalki bidaltzea prestatzen ari ginen bitartean, lagunak Jainkoan sinesten al nuen galdetu zidan. «Jainkoa munduan dagoen sufrimenduaren erruduna bada, ez dut berari buruz ezer jakin nahi», erantzun nion. Hurrengo egunean, nire lan berriko lehenengo eguna zelarik, Jehobaren lekuko zen lankide batek hauxe galdetu zidan: «Jainkoa munduko sufrimenduaren erruduna dela uste al duzu?». Harrituta gelditu nintzen aurreko egunean egin nuen galdera zelako, eta horrek interesa piztu zidan. Hurrengo sei hilabetetan zehar elkarrizketa ugari izan genituen. Eta bizitzari buruz neuzkan galdera zailenak ere Bibliarekin erantzun zizkidan.

 Garai hartan nire andregaiarekin bizi nintzen, baina berak ez zuen ezer jakin nahi ikasten ari nintzenari buruz. Igande batean Lekukoak gu biokin Biblia ikastera gonbidatu nituela aipatu nion. Hurrengo egunean, lanetik etxera itzultzean, gauza guztiak eraman eta utzi ninduela ikusi nuen. Kanpora irten eta negarrez hasi nintzen. Jainkoari ere otoitz egin nion bere laguntza erregutuz. Hau izan zen otoitzean Jainkoaren izena, Jehoba, erabili nuen lehenengo aldia (83. Salmoa 18NW ).

 Bi egun geroxeago, nire lehen biblia⁠-⁠ikastaroa izan nuen Lekuko zen ezkondutako bikote batekin. Hauek joan zirenean Usted puede vivir para siempre en el paraíso en la tierra liburua irakurtzen jarraitu eta gau hartan bertan bukatu nuen a. Jehobari buruz eta Jesukristo bere semeari buruz ikasi nuena bihotzeraino iritsi zitzaidan. Jehoba errukitsua dela eta sufritzen dugunean minduta sentitzen dela ikusi nuen (Isaias 63:9). Jehobak didan maitasunak eta Jesukristok nire alde egin zuen sakrifizioak erabat hunkitu ninduten (1 Joan 4:10). Jehobak nirekin pazientzia zuela ulertu nuen, berak «ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik» (2 Pedro 3:9). Jehobak erakartzen ninduela sentitu nuen (Joan 6:44)

 Aste hartan bertan Lekukoen bileretara joaten hasi nintzen. Ile luzea, belarritakoak eta itxura beldurgarria izan arren, Lekukoek aspaldian ikusi ez zuten senitartekoa bezala tratatu ninduten. Benetako kristauen moduan jokatu zuten. Nire aitona⁠-⁠amonen etxera bueltatu izan banintz bezala sentitu nintzen. Beno, egia esan, giro ederragoan sentitu nintzen. Laster, Biblian ikasten ari nintzenari esker nire bizitza aldatzen hasi nintzen. Ilea moztu eta sexu harreman ezmoralak utzi nituen. Gainera, drogak erabiltzeari eta alkohola gehiegi edateari utzi nion (1 Korintoarrei 6:9, 10; 11:14). Jehoba poztu nahi nuen. Beraz, egiten ari nintzen zerbait Jehobak onartzen ez zuela ikastean, ez nuen aitzakiarik jartzen. Gaizki jokatzean bihotz⁠-⁠sakonean minduta sentitzen nintzen. Neure buruari esaten nion: «ezin dut horrela gehiago jokatu». Zalantzarik izan gabe, nire pentsaera eta jokaera aldatzen saiatu nintzen. Ondorioz, laster, gauzak Jehobaren modura egitearen emaitza onak ikusi nituen. Biblia ikasten hasi nintzenetik sei hilabetera, hau da, 1989⁠ko uztailaren 29⁠an, Jehobaren lekuko izateko bataiatu nintzen.

JASO DITUDAN ONURAK

 Bibliak nire izaera aldatzen lagundu dit. Lehen, askotan, norbaitek aurka egiten zidanean, biolentziaz erantzuten nion. Baina, orain, biblia⁠-⁠printzipio hau jarraitzen ahalegintzen naiz: «Izan bakean guztiekin» (Erromatarrei 12:18). Meritua ez da nirea, espiritu santuarena eta Jehobaren hitzak aldatzeko duen boterearena baizik (Galaziarrei 5:22, 23; Hebrearrei 4:12).

 Drogen, biolentziaren eta desira ezmoralen esklabo izan ordez, orain, Jehoba Jainkoa pozteko eta berari nire onena emateko esfortzuak egiten ditut. Beraz, besteak Jainkoa ezagutzen laguntzen diet. Bataiatu eta urte batzuk geroago, Bibliako mezua zabaltzeko berri⁠-⁠emaileen beharra dagoen munduko zonalde batera joan nintzen bizitzera predikatzen laguntzeko. Urteetan zehar, besteei Biblia irakasteko eta Bibliak beraien bizimodua nola hobetu duen ikusteko aukera polita izan dut. Gainera, oso pozik nago nire ama Jehobaren lekuko izatera ere iritsi zelako. Zerk lagundu zion? Besteak beste, nire jarrera eta bizimodua hobetu zirela ikusteak.

 1999⁠an, El Salvador⁠-⁠en, orain Erreinuaren berri⁠-⁠emaileen eskola izena duen eskolara joan nintzen. Eskola honek predikatze⁠-⁠lanean, irakaspenean eta kongregazioa zaintzen aurrea eramateko trebatu zidan. Urte bukaeran, Eugenia izeneko nire emazte maitearekin ezkondu nintzen. Biok batera denbora osoko berri⁠-⁠emaile moduan zerbitzatzen dugu Guatemalan.

 Bizitzaz desilusionaturik egon ordez, guztiz zoriontsua naiz orain. Bibliako irakaspenak jarraitzeak, sexu ezmoraltasunetik eta biolentziatik askatu nau eta nire bizitza benetako maitasun eta bakeaz bete du.

a Jehobaren lekukoek Zer irakasten digu Bibliak? liburua erabili ohi dute Biblia aztertzeko.