Elizgizonak erantzunak lortzen ditu
Behin, Eliso izeneko Jehobaren lekuko bat interesa zuen emakume bati Biblia irakasten ari zitzaiola, emakumeak espero ez zuen bisita bat jaso zuen. Atean elizgizon bat eta bere emaztea agertu ziren. Elisok bikote honen semea duela gutxi hil zela ezagutzen zuen.
Elisok beraien semearen heriotzarengatik atsekabeturik zegoela adierazi zienean, elizgizona eta bere emaztea negarrez hasi ziren saminki. Orduan, haserretuta, elizgizonak honakoa esan zuen: «Ez dut ulertzen zergatik onartu duen Jainkoak proba hau! Nolatan eraman du nire seme bakarra? 28 urte daramat Jainkoa zerbitzatzen, gauza on asko egiten, eta honela ordaintzen dit? Zergatik hil du Jainkoak nire semea?»
Jainkoak ez zuela beraien semea eraman azaldu zion Elisok bikoteari. Erreskateari, berpizkundeari eta Jainkoak gauza txarrak onartzearen zergatiari buruz ere hitz egin zien. Elizgizonak eta bere emazteak otoitzetan eskatutakoaren erantzunak eman zizkiela aipatu zioten Elisori.
Hurrengo astean, elizgizona eta bere emaztea itzuli eta emakumearen biblia-ikastarora gehitu ziren. Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburuaren «Ba ote dago itxaropenik zuk maite izan eta hilik daudenentzako?» kapitulua aztertzen ari ziren. Bikoteak gogo biziz hartu zuen parte elkarrizketan.
Ondoren, bikotea Jehobaren lekukoen biltzar berezira joan zen Tbilisira (Georgia). Guztiz hunkituta geratu ziren bertan ikusi zuten benetako maitasun eta elkartasunarengatik. Denbora zeramaten horrelako ezaugarriak beraien elizako partaideen artean zabaldu nahian, baina arrakastarik gabe.