Emakume itsu baten otoitzek erantzuna jaso zuten
Yanmei Asiako Lekuko bat da eta Mingjie izeneko emakume itsu bati errepidea gurutzatzen laguntzeko eskaini zen a. Eskerrak eman eta gero, Mingjiek hauxe esan zion: «Jainkoak bedeinka zaitzala!». Ondoren, Mingjieri Biblia elkarrekin aztertu nahi zuen galdetu zion Yanmeik. Orduan, Mingjiek egunero Jainkoari otoitz egiten ziola esan zion benetako kongregazioa bilatzeko laguntza eskatuz. Zergatik egiten ote zuen eskaera hau?
Mingjiek honakoa azaldu zion: 2008an lagun itsu batek ezinduen eliza batera gonbidatu zuen eta berak onartu egin zuen. Sermoia entzun ondoren, Mingjiek zer liburu aipatu zuen galdetu zion apaizari. Biblia zela, Jainkoaren benetako Hitza, erantzun zion. Mingjieri hau irakurtzeko gogoa sartu zitzaion. Beraz, txinerazko braillean Biblia eskuratu zuen eta honen 32 liburukiak sei bat hilabetetan irakurri zituen. Mingjie joaten zen elizan trinitatea irakasten zuten. Baina, Biblia irakurri ahala, trinitatearen doktrina gezurra zela eta Jainkoak Jehoba izena zuela konturatu zen.
Denborarekin, elizako kideek zuten jokaera ikusita, bihozgabetu egin zen Mingjie. Biblian irakurtzen zuenarekin bat ez zirela bizi konturatu zen. Adibidez, gehienek janari berria jasotzen zuten, baina itsuek janarien soberakinak bakarrik. Horrelako injustiziak ikustean, Mingjie minduta sentitzen zen eta bere inguruko beste eliza batzuk begiratzen hasi zen. Horregatik ari zen Mingjie benetako kongregazio kristaua bilatzeko otoitzak egiten.
Yanmeiren zintzotasunak bultzatuta, berarekin Biblia ikastea onartu zuen. Beranduago, Jehobaren lekukoen bilera batera joan zen lehenengo aldiz. Mingjiek honakoa dio: «Ez dut inoiz ahaztuko nire lehenengo bilera. Anai-arreba guztiek ongietorri beroa eman zidaten. Oso hunkituta sentitu nintzen. Itsua izan arren, benetako maitasuna sentitu nuen».
Mingjieren aurrerapena nabarmena izan zen eta bileretara maiz joaten hasi zen. Bileretan, bereziki Erreinuko kantak abestea gustatzen zitzaion. Baina, tamalez, hau zaila egiten zitzaion kanta-liburua berak irakurtzen zuen braillean eskuragarri ez zegoelako. Beraz, kongregazioaren laguntzaz, Mingjiek bere kanta-liburua prestatu zuen. 22 ordu behar izan zituen 151 abestiak itzultzeko! 2018ko apirilean Mingjie berri-onak predikatzen hasi zen eta, ondoren, hilero 30 ordu ematen zituen predikatze-lanean.
Mingjieri bataiorako prestatzen laguntzeko, Yanmeik bataiorako galderen eta biblia-aipuen audio grabaketa prestatu zion. 2018ko uztailean Mingjie bataiatu egin zen. Hauxe esan zuen: «Biltzar horretan anai-arrebek erakutsitako maitasunak hunkitu egin ninduen. Hain pozik nengoen negarrez hasi nintzela. Azkenean, Jainkoaren benetako kongregazioaren parte nintzen» (Joan 13:34, 35). Gaur egun, Mingjiek, jaso zuen maitasuna erakusteko asmoz, denbora osoz berri-onak predikatzen ditu.
a Izenak aldatu egin dira.