Saltatu edukira

Gure bizitza sinpleagoa izatea erabaki genuen

Gure bizitza sinpleagoa izatea erabaki genuen

 Madián eta Marcelak bizitza erosoaz gozatzen zuten Medellinen (Kolonbia). Madiánen lana ondo ordainduta zegoen eta bizileku ederra zuten. Baina, Jehobaren zerbitzariak izanik, beraien lehentasunak berrikusi zituzten. Zergatik? Honakoa diote: «2006⁠an bizitza sinplea izateari buruzko eskualde-biltzar batean egon ginen. Bertan, hitzaldiek bizitza sinplea izatera animatu ziguten, Jainkoaren zerbitzuan gehiago egin ahal izateko». Gainera, hau ere diote: «Biltzarra amaitzerakoan, justu kontrakoa egiten genuela konturatu ginen. Erosi eta erosi geunden eta zor asko genituen».

 Honek espiritualki esnatu zien eta bizitza sinpletzen hasi ziren. «Gure gastuak murrizten hasi ginen» diote. «Etxe txikiago batera aldatu ginen, kotxea saldu eta motor bat erosi genuen». Gainera, merkatalguneetara joateari utzi zioten erosteko tentaziorik ez edukitzeko. Bizilagunei Bibliari buruz gehiago hitz egiten hasi ziren. Beraien lagun batzuk Jehoba gogotsu zerbitzatzen zuten aitzindari bereziak ziren a. Hauekin denbora gehiago pasatzen hasi ziren.

 Laster, Madián eta Marcelak predikatze-lanean gehiago egitea erabaki zuten. Horretarako, beharra zuen eta herri handietatik urrun zegoen kongregazio batera joan ziren zerbitzatzera. Hori egin ahal izateko Madiánek lana utzi behar izan zuen. Nagusiak ez zuen ulertzen zergatik uzten zuen lan hura. Madiánek horrela arrazoitu zuen berarekin: «Zuk diru asko irabazten duzu, baina, zoriontsu al zara?». Ezetz erantzun zion, konpondu ezin zituen arazo asko zituelako. Orduan, Madiánek erantzun zion: «Gauza ez da zenbat diru dugun, baizik eta zerk egiten gaituen zoriontsu. Emaztea eta bioi jendeari Jainkoari buruz erakusteak zoriontsu egiten gaitu eta zoriontsuago izan nahi dugu».

 Madián eta Marcela benetan zoriontsu dira, beraien bizitzetan Jainkoa zerbitzatzea gauzarik garrantzitsuena delako. Azken 13 urteetan, behar handia dagoen kongregazioetan zerbitzatzen egon dira Kolonbia ipar-mendebaldean. Orain aitzindari bereziak dira eta asko gozatzen ari dira.

a Aitzindari bereziak denbora osoz predikatzen dute. Jehobaren lekukoen sukurtsalek eremu zehatzetara bidaltzen dituzte. Laguntza ekonomiko txiki bat jasotzen dute oinarrizko gastuekin laguntzeko.