Garbigailu azpian ezkutatutako oharrak
Jehobaren lekuko gisa bataiatu ondoren, Zarina Errusiatik Erdialdeko Asian dagoen bere herrialdera itzuli zen, bi alabak bere fedean hezteko asmo sendoarekin. Diru gutxi zuenez, gela bateko apartamentu batean bizi zen bere gurasoekin, anaia eta honen emaztearekin. Gurasoek bere alabei Bibliako egia ez irakasteko agindu zioten. Alabei ere beraien amarekin Bibliari buruz ez hitz egiteko esan zieten.
Zarinak asko pentsatu zuen neskei Jehobari buruz ikasten laguntzeko moduaz (Esaera Zaharrak 1:8). Otoitz sutsuak egin zizkion Jehobari, gida eta jakinduria eskatuz. Bere otoitzekin bat jokatuz, Zarina alabekin paseatzera irteten zen eta sorkuntza miresgarriez hitz egiten zuen beraiekin. Ibilalditxo hauei esker neskei Sortzailearekiko interesa piztu zitzaien.
Ondoren, Zarinak neskei gehiago irakasteko modua aurkitu zuen Zer da Bibliak benetan irakasten duena? a liburua erabiliz. Liburuko paragrafo eta galderak hitzez hitz kopiatu zituen paper zatietan. Alabei informazioa hobeto ulertzen laguntzeko esaldiak idazten zituen ere. Paper zatiak eta arkatz bat ezkutatzen zituen ondoren bainugelan, garbigailuaren azpian. Alabak bertan zeudenean, paragrafoak irakurri eta erantzunak idazten zituzten.
Metodo horren bidez, Zarinak Bibliak irakasten duena liburuaren bi kapitulu aztertu ahal izan zituen bere alabekin hirurek beste bizileku bat topatu zuten artean. Han, bere alabak oztoporik gabe hezi ahal izan zituen. 2016ko urrian bataiatu ziren bi neskak, euren amak espiritualki elikatzeko jakinduria eta zuhurtzia erabili zituela eskertuz.
a Jende askok Gozatu bizitzaz betirako! liburua erabiltzen du orain.