Saltatu edukira

Jehoba zerbitzatzen dute Venezuelan, garai zailak izan arren

Jehoba zerbitzatzen dute Venezuelan, garai zailak izan arren

 Azken urteetan, Venezuelak inoiz baino arazo ekonomiko eta sozial gehiago jasan ditu. Edgar izeneko Lekuko batek dio: «Urte gutxi batzuetan, jendearen dirua eta gauza materialak asko gutxitu dira. Horregatik, beste herrialde batean bizi garela ematen du, nahiz eta etxetik ez garen mugitu!».

 Zerk lagundu zion Edgarri egoera berrira moldatzen? Berak dio: «Nire emaztea, Carmen, eta biok gauza material gutxi zituzten herrialdeetara mugitu ziren misiolarien ereduetan hausnartu genuen. Beraiek oinarrizko gauza batzuk gabe bizitzen ere ikasi zuten. Honek gure bizitza sinplifikatzera eta gauza berriak egitera bultzatu gintuen; adibidez, gure janaria ereitera».

Carmen eta Edgar

 Baina Edgar eta Carmenek oraindik gehiago egin zuten. Anai-arrebak, deprimituta zeudenak barne, kontsolatu zituzten (1 Tesalonikarrei 5:11). Edgarrek dio: «Kontsolatzeaz gain, besteak laguntzera animatu genituen, honek poztasuna ekarriko zielako» (Eginak 20:35).

Predikazioan egindako esfortzuek saria dute

 COVID-19 pandemiaren hasieran, Argenisek bere familiako batzuei predikatzea erabaki zuen. Horietako batzuk Biblia telefonoz aztertzea onartu zuten.

Argenis

 Baita ere, Argenisek Internetik ez zuten bere familia kideek 2020⁠ko lurralde biltzarra ikustea nahi zuen. Beraz, gertuko herri bateko Lekuko batek programaren grabaketak eman zizkion Argenisen familia kideei. Orduan, pantaila handiko telebista eta altabozak lortu zituzten. Programa hasi aurretik, Argenisek deitu eta otoitz egin zuen beraiekin. Argenisen esfortzu handiei esker, 4 familia kide eta beste 15 pertsonek programa ikusi zuten.

Fedeak eta maitasunak motibatzen die

 Jairo eta Johana, ezkondutako bikote bat, bere kongregazioan kotxea duten bakarrak dira. Beraz, eskuzabaltasunez besteak laguntzeko erabiltzen dute. Baina, duten zailtasun bat Venezuelan gasolina lortzea oso zaila dela da. Jairok dio: «Ordu asko pasatzen ditugu, batzuetan gau osoa ere, gasolina jasotzeko itxaroten».

Johana eta Jairo

 Jairoren ustez, besteak laguntzeko egiten dituzten esfortzuak oso baliotsuak dira. Esaten du: «Anai-arrebei laguntzen diegunean, asko pozten gaitu esker ona batez ere Jehobari ematen dietela ikusteak. Berak bere zerbitzariei behar duten guztia ematen die» (2 Korintoarrei 9:11, 14).

Denek lagundu dezakete

 28 urte izan arren, Norianni izeneko arreba batek besteak laguntzeko oso gaztea zela pentsatzen zuen. Baina orduan, 1 Timoteori 4:12 irakurri zuen: «Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu».

Norianni

 Norianni kongregazioko anai-arreba helduekin denbora gehiago pasatzera bultzatu zuen. Beraz, gutun bidezko predikazioan lagundu eta bere Biblia ikastaroetara gonbidatzen zituen. Baita ere, telefonoz deitu eta mezu animagarriak bidaltzen zizkien. Noriannik dio: «Jehobak asko egin dezakedala erakutsi dit».

 Venezuelako gure anai-arrebek erronka askori aurre egin behar diete garai zail hauetan. Hala ere, predikazioan gogotsu aritzen dira eta batak bestea asko kontsolatzen dute (Kolosarrei 4:11; 2 Timoteori 4:2).