Irlanda eta Britainia Handiko hizkuntzetan berri onak zabalduz
Irlanda eta Britainia Handian bertako hizkuntzetan hitz egiten duten pertsonekin harremanetan jartzeko saiakerak egiten ari dira Jehobaren lekukoak. a Hizkuntza hauek, ingelesaz gain, irlandera, Eskoziako gaelikoa eta galesa dira.
2012ko irailean, gure webgune berritua hizkuntza askotan atera zen, besteak beste irlanderaz eta galesez. Eskoziako gaelikoa 2014ko abuztuan jarri zuten eskuragarri. Hizkuntza hauetan hainbat biblia-argitalpen egin ditugu. Zein izan dira saiakera hauen ondorioak?
Elizgizon batek Biblian oinarritutako Eskoziako gaelikoz idatzitako esku-orria onartu eta berehala irakurri zuen. Irakurri orduko negarrez hasi zen. Zergatik zegoen horren hunkiturik? Itzulpenaren maila onaz txundituta, honakoa esan zuen: «Nork itzuli du hau? Bikaina da!».
JW.ORG Eskoziako gaelikoz atera zen lehenengo hilabetean, 750 bat lagunek bisitatu zuten.
Galway hirian aurkitzen den Irlandako Unibertsitate Nazionaleko irakasle batek, erlijioan interesik ez zuela esan zion lekuko bati. Hala ere, irlanderaz La Biblia y su mensaje edo La Bible — Quel est son message ? lortu zezakeela jakitean, bat eskatu zuen. Bere ustez, denok eduki behar genituzke gure ama-hizkuntzan biblia-argitalpenak. Beraz, Jehobaren lekukoak irlandera hitz egiten duten pertsonentzat argitalpenak egiteagatik goraipatu zituen.
Galesez idatzita zegoen Biblian oinarritutako liburuxka bat jasotzean poz handia agertu zuen amona batek eta hau esan zuen: «Egia esan, ingelesez eskainiz gero, ziurrenik ez nukeen onartuko, baina zoragarria da liburuxka nire hizkuntzan izatea».
2014ko abuztuan, jw.org webgunean galesez idatzitako argitalpenen kopuruak gora egin zuen. Hilabete horretan zehar, webgunera galesez informazioa irakurtzera sartu ziren lagunen kopurua bikoitza baino gehiagokoa izan zen.
«Hizkuntza berdina dugu»
Jesusek bere bi jarraitzaileri Idazkiak azaldu ondoren, hauek hunkiturik hau esan zuten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?» (Lukas 24:32). Askotan, pertsonen bizitzetan eragin handia izaten du Biblian dauden egiak beraien hizkuntzetan argi eta garbi azaltzeak.
Galeseko Emyr izeneko gizon bat, Jehobaren lekuko batekin dago ezkondua baina inoiz ez zuen bat egin bere emaztearen erlijioarekin. Hala ere, Russell izeneko lekuko baten laguna egin zen. Emyr-ek bere jarrera zerk aldarazi zuen azaltzen du: «Russellek Zer da Bibliak benetan irakasten duena? b liburua eman zidanean Biblia ikasteko erabaki sendoa hartu nuen. Ale bat ematean hau esan zidan: “Liburu hau galesez dago. Biok batera aztertuko dugu eta orain hasiko gara”». Nolatan esan zion baietz horrelako agindu zuzen bati? «Bai, tira, hizkuntza berdina dugu, kultura berdina eta elkar ulertzen dugu». Emyr-en bihotza «sutan» zegoen Biblia bere ama-hizkuntzan aztertzean, azalpen guztiak argi eta garbi ulertzen baitzituen.
Norberaren ama-hizkuntzan Jainkoari buruz jendeak ikas dezan laguntzen jarraituko dute Jehobaren lekukoek, bihotza ukitzen duen hizkuntzan.