Estoniak «lorpen handia» onartu du
Estonierazko Les Saintes Écritures. Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo de las Santas Escrituras biblia-itzulpena Estonian hizkuntzaren aldeko ekimenengatik ematen den urteroko sarirako izendatua izan zen 2014an. 18 izendatuetatik, 3. gelditu zen azken bozketan.
2014ko abuztuaren 8an estonieraz argitaratu zen biblia-itzulpen hau, Kristiina Rossek, Estoniako Hizkuntza Institutuko hizkuntzalariak, sarirako hautagai izendatu zuen. Biblia-itzulpena «irakurtzeko erraza eta atsegingarria» dela esateaz gain, honakoa ere esan zuen: «Itzulpenean zehar egindako lanak asko hobetu du estonierako itzulpenaren eremua». Rein Veidemann-ek, Estoniako literatura eta kultura irakasleak, itzulpen berriari «lorpen handia» deitu zion.
Estonieraz idatzitako lehen biblia-itzulpen osoa 1739. urtean argitaratu zen eta, ordutik, beste biblia-itzulpen batzuk ere egin dira. Beraz, zergatik da Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo horren «lorpen handia»?
Zehatza. 1988an argitaratu zen eta aski ezaguna den estonieraz idatzitako biblia-itzulpen batek, goraipatzeko moduan itzultzen du Jainkoaren izena, «Jehoova» (Jehoba). Izan ere, Hebrear Idazkietan edo Itun Zaharrean 6.800 aldiz baino gehiagotan azaltzen da. a Baina, estonieraz idatzitako Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo itzulpenak hau baino gehiago egiten du. Idazki Grekoetan edo Itun Berrian ere ipintzen du Jainkoaren izena hau egiteko oinarria dagoela ikustean.
Argia. Lortzen al du Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo biblia-itzulpenak zehatza eta irakurtzeko erraza izaten? Itzal handiko Toomas Paul biblia-itzultzaileak Eesti Kirik (Estoniako Eliza) egunkarian honakoa idatzi zuen biblia-itzulpen honi buruz: «Ulerterraza den estonieraz itzultzeko helburua lortu dute. [...] Helburu hau lortzen den lehen aldia dela ziurtatu dezaket».
Estoniarrek Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo biblia-itzulpenaren aurrean izandako erantzuna ezin hobea izan da. Nazio guztian entzuten den irrati batean 40 minutuko programa bat egin zuten Biblia berriari buruz hitz egiteko. Elizgizonak, baita elizara joaten den jendea ere, biblia-itzulpenaren aleak lortzeko asmoz Jehobaren lekukoekin harremanetan jarri dira. Tallinngo eliteko eskola batek 20 ale eskatu zituen ikasgai batean erabiltzeko. Estoniarrek liburuak oso gustuko dituzte eta Jehobaren lekukoak pozik daude inoiz idatzi den libururik onenaren itzulpen zehatza eta argia hauei eskuragarri egin ahal izateaz.
a Estoniarrak Jainkoaren izena «Jehoova» ahoskatzera zergatik heldu ziren azaldu ondoren, Ain Riistanek, Tartuko Unibertsitateko Itun Berriaren Ikasketen katedratikoa denak, hau esanez amaitu zuen: «Nire ustez Jehoova hitzaren erabilera oso egokia da gaur egun. Bere jatorria alde batera utzita, [...] belaunaldi askorentzat esanahi handia izan du. Gizadia salbatzeko bere Semea bidali zuen Jainkoaren izena da Jehoova».