«Pelikulak baino hobea»
Urtero, Jehobaren lekukoek hainbat bideo jartzen dituzte euren lurralde-biltzarretan. Bideo hauen gehiengoa ingelesez grabatzen da. Baina, biltzar hauetara ehunka hizkuntzatako jendea joaten da. Beraz, nola ulertu ditzakete ingelesez grabatutako bideo hauek? Hizkuntza askotara bikoizten dira bideoak, hau da, soinu berria sortzen da amaierako hizkuntzako elkarrizketekin. Zer eragin sortzen dute bikoiztutako bideo hauek entzulegoan?
Bikoiztutako bideoek duten eragina
Ikusi itzazu Lekukoak ez diren batzuek esandakoa, hauek Mexiko eta Amerika erdialdeko lurralde-biltzarretan egon ziren:
«Pelikula ulertzeaz gain, erabat bizi izan nuen. Zuzenean bihotzeraino iritsi zitzaidan» (Popolukera hizkuntzako lurralde-biltzarra, Veracruz, Mexiko).
«Nire herrian nengoela iruditu zitzaidan, lagun min batekin hizketan. Hau pelikulak baino hobea izan zen, dena primeran ulertu nuen» (Nahuatlera hizkuntzako lurralde-biltzarra, Nuevo León, Mexiko).
«Bideoak nire hizkuntzan ikustea, pertsonaiekin hizketan egotea bezala izan zen» (Cholera hizkuntzako lurralde-biltzarra, Tabasco, Mexiko).
«Erakunde honek bakoitzak norberaren hizkuntzan ikasteko ardura hartzen du. Ez da horrelako beste erakunderik!» (Cakchiquel hizkuntzako lurralde-biltzarra, Sololá, Guatemala).
Jehobaren lekukoek ez dituzte trebatuak diren teknikari edo aktoreak kontratatzen. Gainera, urrun eta behar bezala egokitu gabe dauden guneetan grabatzen dute. Hau ikusirik, nola lortzen dute horren kalitate oneko grabaketak egitea?
«Gehien ase nauen lana»
Azken urteetan, Jehobaren lekukoen Amerika erdialdeko sukurtsala gaztelera eta beste 38 hizkuntza indigenen lurralde-biltzarretako bideoen bikoizketak koordinatzen ari da. 2.500 bat bolondresek laguntzen duten lan honetan. Teknikariek eta itzulpen taldeek grabatzen dituzte bikoizketa hauek. Grabaketa hauek sukurtsalean, urruneko bulegoetan edota behin-behineko estudio gisa erabiltzen diren beste toki batzuetan egiten dira. Taldeek Belize, Guatemala, Honduras, Mexiko eta Panaman dauden 20 gune baino gehiagotan egiten dituzte grabaketak.
Aldi baterako estudioak jartzeko sekulako lana izateaz gain, sor daitezkeen arazoak konpontzeko gaitasuna behar da. Estudioak kanpoko soinuetatik isolatzeko bertako edozein material erabiltzen zen, mantak eta koltxoiak, esaterako.
Hizkuntza indigenetako bideoetako ahotsa jartzen zuten askok baliabide ekonomiko gutxi zituzten. Beraz, sekulako sakrifizioak egin zituzten gertuen zuten grabaketa estudiora bidaiatzeko. Batzuek 14 orduko bidaiak ere egin behar izan zituzten! Esaterako, aita batek bere semearekin 8 bat ordu egin behar izan zituen oinez estudiora iristeko.
Naomi familiari aldi bateko estudioak egiten laguntzen hazi zen. Honakoa dio: «Grabaketak egingo ziren astea iristeko zain egoten ginen. Aitak etengabe egiten zuen lan dena koordinatzeko. Batzuetan, amak 30 kideko taldeentzat ere sukaldatzen zuen». Naomik orain Mexikoko itzulpen bulego batean egiten du lan bolondres gisa: «Jendeak Bibliako mezua ama hizkuntzan entzuteko lan egiteak, oso zoriontsu egiten nau. Hau da imajina nezakeen lanetatik gehien ase nauen lana.
Edonor joan daiteke Jehobaren lekukoon urteroko lurralde-biltzarretara. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi webguneko BILTZARRAK atala.