Saltatu edukira

Milaka lagunek Amerika erdialdeko sukurtsala bisitatzen dute

Milaka lagunek Amerika erdialdeko sukurtsala bisitatzen dute

2015. urtean 175.000 lagun inguru joan ziren Jehobaren lekukoek Mexikon duten Amerika erdialdeko sukurtsala bisitatzera. Batez beste, lan eguneko 670 pertsona joan ziren! Bisitari asko talde handitan etorri ziren, alokaturiko autobusez egunetan bidaiatuz. Batzuek hilabeteak lehenago antolatu zuten bidaia.

«Betel proiektua»

Batzuentzat, Betel izeneko sukurtsala bisitatzeak sakrifizio handia eskatu zuen. Adibidez, Mexikoko Verakruz estatuan, kongregazio bateko anai-arreba gehienek ez zuten 550 kilometroko autobus-bidaia ordaintzeko dirurik. Beraz, «Betel proiektua» deitu zioten plana garatu zuten. Prestatutako janaria egin eta saltzeko taldeak antolatu zituzten. Gainera, plastikozko botilak birziklatu zituzten. Hiru hilabetetan bidaia egiteko behar zuten dirua irabazi zuten.

Merezi izan al zuen ahalegin guzti horrek? Baietz ikusi zuten. Adibidez, Lucio izeneko kongregazioko gazte batek honakoa idatzi zuen: «Betelera eginiko bisitak helburu espiritualak jartzera bultzatu ninduen eta orain lan gehiago egiten dut nire kongregazioan». 18 urteko Elizabethek hau esan zuen: «Betelen Jehobaren zerbitzariak bereizten dituen benetako maitasuna ikusi nuen. Jainkoari gehiago ematera bultzatu ninduen honek, beraz, denbora osoz zerbitzatzen hasi nintzen».

Milaka bisitari

Batzuetan, milaka bisitari etortzen dira egun berean bisitaldi gidatuak egitera. Bisitaldietako anai-arrebek gogor egiten dute lan bisitari guztiei ongietorria emateko. «Animagarria da zenbat etortzen diren ikustea» dio Lizzyk. «Nire fedea sendotu egiten da bisitarien esker ona ikustean eta sukurtsala bisitatzeko egiten dituzten ahaleginak entzutean».

Etortzen diren milaka bisitariei harrera ona emateko, Betelen beste ardura batzuk dituztenek ere bisitaldi gidatuak egiten dituzte. Honek lan gehiago egitea eskatzen duen arren, bisitariei harrera emateaz gozatzen dute. Juanek honakoa dio: «Bisitaldi gidatua egin ondoren, bisitarien aurpegi zoriontsuak ikusten ditut eta badakit ahaleginak merezi izan duela».

«Haurrei izugarri gustatzen zaie»

Haurrek ere Betel bisitatzeaz gozatzen dute. Informatika Sailean lan egiten duen Norikok hau dio: «Bisitaldi gidatuetako haurrei Betelen lan egitea gustatuko litzaiekeen galdetzen diet. Guztiek esaten dute: “Bai!”». Haurren gogokoenetariko lekua «Anderren txokoa» da. Bertan benetako neurriak dituzten Ander eta Naroaren irudiekin argazkiak atera ditzakete. Izan Jehobaren laguna bideo-saileko marrazki bizidunak dira hauek. Honakoa dio Norikok: «Haurrei izugarri gustatzen zaie».

Haur askok Betelen egiten den lan guztia asko eskertzen dutela erakusten dute. Adibidez, Henry izeneko Mexikoko mutiko batek dirua aurreztu zuen itsulapiko batean Betelera joan zenean dohaintza moduan emateko. «Erabili mesedez diru hau argitalpen gehiago egiteko» idatzi zuen bere dohaintzarekin eman zuen ohartxo batean. Honakoa gehitu zuen: «Eskerrik asko Jehobarentzat lan egiteagatik».

Etor zaitez

Jehobaren lekukoek dohainik diren bisitaldi gidatuak eskaintzen dituzte mundu osoan zehar dauden inprimatze guneak erakusteko. Sukurtsal bat ikusteko nahia baduzu, gonbidaturik zaude etortzera. Ziur gaude bisitaz gozatuko duzula. Xehetasun gehiago aurki ditzakezu GURI BURUZ > SUKURTSALAK ETA BISITALDI GIDATUAK atalean.