Britainia Handiko 9. argazki bilduma (2019ko irailetik 2020ko otsailera)
Argazki bilduma honetan Jehobaren lekukoen Britainia Handiko sukurtsal berriaren eraikuntza-lanak nola amaitu ziren azaltzen da. Gainera, 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitartean eraikin hauek nola erabili diren ikusiko duzu.
2019ko irailak 10 (Bulegoen eraikuntza)
Bi boluntario lurra prestatzen ari dira belarra ereiteko. Atzeko aldean A eta B bizilekuak ikusten dira.
2019ko irailak 19 (Bulegoen eraikuntza)
Bulegoen eraikuntzaren atzeko aldean urmael bat dago. Aintzira txiki hau eta Chelmsford jabegoan dauden beste batzuk drainatze iraunkor sistema baten parte dira. Sistema honek drainatze naturala imitatzen du. Gainera, uraren kalitatea hobetzen du, uholdeak izateko arriskua murrizten du, eta pertsona eta animalientzako ingurunea hobetzen du.
2019ko irailak 19 (Bulegoen eraikuntza
Arotzen taldeko bikote bat bulego berrietako panel zatitzaileak jartzen ari da.
2019ko urriak 14 (A bizilekua)
Arkitektoen taldeko boluntario bat ileapaindegiko atean kartel bat jartzen ari da laser nibel baten laguntzaz.
2019ko urriak 28 (Kanpoaldean)
Arotz batek, nibelaren laguntzaz, seinaleak jartzen ditu. Seinale hauek bertakoei eta bisitariei gidatuko diete 34 hektareetan zehar.
2019ko azaroak 4 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)
Bertako suhiltzaileen ordezkari batek ur-hargune baten uraren presioa begiratzen du.
2019ko azaroak 14 (Bulegoen eraikuntza)
Eraikuntza proiektuko batzordeko anaia bat goizeko adorazioa zuzentzen ari da sukurtsal berriko sistema probatzeko. Programa hau Internet bidez eman zen Londreseko Betel familiari.
2019ko azaroak 19 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)
Elektrikari batek semaforo bat jartzen du sarrera mugatua duen gune baten sarreran.
2019ko azaroak 19 (Laguntza-gune nagusia)
Bi boluntario kableak zuritzen daude kobrea birziklatzeko.
2019ko azaroak 25 (Laguntza-gune nagusia)
Gidari batek sukurtsalaren mapa azaltzen du bisitarien gunean. Eraikuntzak iraun zuen bitartean 95.000 bisitari baino gehiago etorri ziren.
2019ko abenduak 5 (Bulegoen eraikuntza)
Britainia Handiko sukurtsal-batzordeko anaia batek eraikuntza-taldeari hitz egiten dio. Hau hilero izandako azkeneko bilera izan zen. 11.000 boluntario baino gehiagok beraien denbora eta energiak eman zituzten proiektua burutu ahal izateko.
2019ko abenduak 10 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)
Lurraldeko Bideo Taldeari eta Tokiko Broadcasting Sailari grabaketa-estudio berriko estruktura nola erabiltzen den azaltzen. Boluntarioetako askok zapatetan plastiko urdinak dauzkate, bukatuta dauden inguruak babesteko.
2019ko abenduak 30 (Bulegoen eraikuntza)
Boluntario talde batek erratza pasatzen du labean lehortutako harearekin galtzada-harrietako junturak betetzeko. Honekin, bulegoen ibilgailuentzako sarrera amaitu zen.
2020ko urtarrilak 16 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)
Mekaniko batek mantentze-lanak egiten dizkio mikrobus bati tailer berrian. Orain sukurtsaleko eraikin guztiak leku berdinean daudenez, Betel familiak ez ditu mikrobus hauek behar egunero lanera joateko. Erabiltzen ez diren ibilgailuak saldu daitezke. Atzeko aldean kanpoaldeko mantenimendurako erabiltzen den ibilgailu bat ikusten da.
2020ko urtarrilak 29 (D bizilekua)
Betelen zerbitzatzen duen anaia baten mudantza. 27 boluntarioko talde batek Betelen zerbitzatzen duten anai-arreben mudantzan lagundu zuen urtarrila eta otsaila bitartean. Martxoaren hasierarako, Betel familia osoa sukurtsal berrian bizitzen eta lan egiten zegoen.
2020ko otsailak 6 (Bulegoen eraikuntza)
Sukaldariak Betel familiarentzat entsalada prestatzen ari dira.
2020ko otsailak 7 (Denboraldi baterako bizilekuen zonaldea)
Bizileku mugikor bat eramaten ari dira saldu eta gero. Eraikuntzan zehar, langileek etxe hauek erabili dituzte sukurtsal berritik gertu egoteko. Honi esker, proiektuaren karbono arrastoa gutxitzeko plana burutu ahal izan zen. BREEAM ziurtagiriak eraikuntza-proiektuen iraunkortasuna aztertzen du. Honen arabera, eraikuntza honetan erabilitako plana berritzailea izan da. Atzeko aldean bizileku berriak ikusten dira.
2020ko otsailak 14 (Bulegoen eraikuntza)
Itzulpen Saileko anaiek audio grabaketak egiteko, soinua intsonorizatzeko kabina bat jartzen dute. Estudio honek itzulpen bulegoetan egiten diren grabaketekin lagunduko du. Gainera, Britainia Handiko sukurtsaleko beste hizkuntza batzuetara itzultzen duten taldeek ere erabiliko dute, esaterako, irlandera eta Eskoziako gaelikoa.
2020ko otsailak 24 (Bulegoen eraikuntza)
Tokiko Diseinu eta Eraikuntza Saileko anaia bat bideokonferentziaz hitz egiten ari da Ingalaterrako hego-ekialdeko ordezkari batekin. Ordezkari hauek sarri hitz egiten dute sukurtsalarekin bilera-aretoen eraikuntza eta mantentze-lanei buruz. Atzeko aldean, departamentuko beste anaia batzuk bilera-areto berri eta berrituen aireztatze eta berotze aukerak aztertzen dituzte.
2020ko otsailak 25 (Bulegoen eraikuntza)
Betelera lanera etorri diren anai-arreba berriak harreran daude. Beranduago ongi etorria emateko bilera izango dute eta lan egingo duten saila ezagutuko dute. Britainia Handiko sukurtsala Chelmsforden lan egiten hasi zenean, Beteletik kanpo bizi ziren ia 500 boluntario joaten ziren Betel familiari laguntzera. Atzeko aldean, bi teknikari bisitarientzako erakusketaren parte diren telebista pantailak egokitzen ari dira.