Britainia Handiko 4. argazki bilduma (2017ko martxotik abuztura)
Ikusi ezazu argazki-bilduma honetan nola egin zuen aurrera Jehobaren lekukoen Britainia Handiko sukurtsal berriaren eraikuntzak 2017ko martxotik abuztura bitartean.
2017ko martxoak 28 (Sukurtsal gunea)
Kamioian muntatutako karga-garabia erabiliz, kontratista batek beirazko aurrealdea duen kabina darama. Itxitako eremu batean kokatuta dagoen kabina hau goitik behatzeko gunearen parte da. Bisita-gunea eta behatze-gunea 2017ko maiatzean ireki ziren lehenengo aldiz eta abuzturako 17.000 bisitari baino gehiagok erreserbatu zituzten proiektua ikusteko bisitaldiak.
2017ko martxoak 29 (F bizilekua)
Kontratistek dorre-garabia darabilte aurrez egindako hormigoizko egitura F bizilekura eramateko, lehendabizi eraiki beharreko bizilekua. Eraikinen inguruan toki asko dagoenez, hormigoizko egiturak berehala mugitu daitezke desmuntatu beharrik gabe.
2017ko apirilak 7 (Bizilekuak)
Bizilekuen bost eraikin denbora berean ari dira eraikitzen. Lehen planoan, kontratistak altzairuzko hagaxkak elkartzen ari dira B bizilekuko hormigoizko oinarria isuri aurretik. Atzerago, eskuinaldean, kontratistek D bizilekuko beheko solairuko lauzarako hormigoia isurtzen dute. Atzeko aldean, ezkerraldean, dorre-garabia hormigoizko panel bat ipintzen ari da E bizilekuan eskailerak eta igogailua egongo diren tartean.
2017ko apirilak 19 (Sukurtsal gunea)
Mekanika-taldeko kide batek soberakinak kentzeko tresna darabil sute-ahoen plastikozko bi hodiren arteko elkargunean. Bi hodiak fusio-beroa erabiliz elkartzen dira, plastikoa urtuz eta bi zatiak batuz. Soberakina moztu eta loturaren erresistentzia nahiz kalitatea neurtzen da. Guztira lau kilometro sute-aho hodi inguru ipini zituzten.
2017ko apirilak 25 (Bizilekuak)
Langile bat inpermeabilizatu berri den bidepeko erretena garbitzen ari da. Bidepeko erretenek errepideek ibai-bideak zeharkatzea egiten dute posible, baita euri-ura atenuazio-putzuetara joatea ere, uholdeak saihestuz.
2017ko apirilak 28 (F bizilekua)
Arkitekto-taldea osatzen duten senar-emazteak beheko solairuan dagoen pasabideko pareten kokalekua markatzen ari dira.
2017ko maiatzak 5 (Bizilekuak)
Ekialderantz begira, eraikitze-prozesuan zeuden bost bizilekuen airetiko ikuspegia. Irailerako, hormigoizko egiturak amaituta zeuden, F bizilekuaren barnealdeko paretetan lanean zebiltzan (atzealdean, eskuinean) eta eraikina luzitzen eta margotzen hasiak ziren. Bien bitartean, langileak E bizilekuaren kanpoko paretak eta leihoak ipintzen hasi ziren (atzealdean, ezkerrean). Arkitekto, elektrikari, mekaniko eta aldamioen taldeak B, C eta D bizilekuetan hasi ziren lanean (aurrealdean).
2017ko maiatzak 18 (Laguntza gune nagusia)
Robert Luccioni, Zuzendari-batzordearen Argitaratze-batzordeko laguntzaile eta Mundu-mailako Diseinu eta Eraikuntza Sailaren (WDC) arduradun dena, Biblian oinarritutako hitzaldia egiten ari da eraikuntzako taldeak animatzeko. WDC sailak sukurtsal berrien diseinu eta eraikuntza gainbegiratzen ditu, lanak modu eraginkorrean burutu eta dohaintzak erarik onenean erabili daitezen ziurtatuz.
2017ko maiatzak 25 (Sukurtsal gunea)
Langileak gas, datu eta argindar ekipamenduak egongo diren eraikinentzako hormigoizko panelak prestatzen ari dira. Eskuinaldean, langileak ponpa eramangarria erabiliz hormigoia isurtzen ari dira soinu-barrera baten oinarria egiteko. Barrera honek ekipamenduen soinua gutxituko du.
2017ko ekainak 7 (E bizilekua)
Arkitekto talde bat planoak berrikusten ari da altzairuzko egiturak non ipini behar diren markatu aurretik.
2017ko ekainak 13 (F bizilekua)
Langile batek altzairuzko markoak ezartzen ditu kanpoko hormetan.
2017ko ekainak 22 (E bizilekua)
Aldamio-egitura E bizilekuaren perimetro inguruan dago jarrita. Horrela, langile-taldeei kanpoko hormetan lan egiteko erraztasuna ematen zaie.
2017ko uztailak 11 (F bizilekua)
Margolari bat pintura geruza berezi bat ari da jartzen ezarri berri diren leihoetan. Lehortzean plastikozko geruza bihurtzen da, leihoak eraikitze-lanetan sortu daitezkeen kalteetatik babesten dituelarik. Geruza hau kendu egin daiteke honen beharrik ez dagoenean.
2017ko uztailak 13 (F bizilekua)
Mekanika-taldeak zorupeko berokuntza sistema probatzen du bizilekuko gela batean. Beharrezko egokitze guztiak amaitzean, hormigoizko geruza isuri daiteke berokuntza-hodiak estaltzeko.
2017ko uztailak 19 (Sukurtsal gunea)
Bolondres batek baso-belar pixka bat mozten du sukurtsaleko sarrera nagusiaren kanpoaldean dagoen biribilgune batetik. Baso-belarrak landaretza ugari duen eta errepide ondoan dagoen gune honetan belar txarra haztea ekiditen du eta, horrela, gune hau zaintzeak eskatzen duen denbora eta ahaleginak murrizten dira.
2017ko abuztuak 1 (Bulegoen eraikina)
Lurren neurketarako tresnak erabiliz, neurtzaile batek bulegoen eraikinaren sarrera izango den lekuan marka bat ezarri, burdinazko ziri batekin kokalekua identifikatu eta ziri hau margotzen du ikusteko erraza izan dadin. Eraikin honetan jangela nahiz entzungela izateko diseinatua izan den gunea eta sukalde bat egongo dira. Bizilekuen eraikinak atzealdean ikusi daitezke.
2017ko abuztuak 8 (Bizilekuak)
Senar-emazte bat hormigoizko egiturak prestatzen ari da ur jarioaren kontrol ganbera batentzako, euri-ura xukatzeko sistemaren parte dena. Atzealdean E eta F bizilekuak plastikoz inguraturik daude neguan lan egin ahal izateko.
2017ko abuztuak 9 (Sukurtsal gunea)
Langile bat mangera jasogailua nola erabiltzen den ikasten ari da. Jasogailu hau 70 bat kilogramo pisatzen duten zintarriak jaso eta ipintzeko erabiltzen da. Zintarriak posizio egokian daudenean, hormigoia bi aldeetan isurtzen dute finkatzeko.
2017ko abuztuak 16 (Sukurtsal gunea)
Ur-hodi bat amaierako posizioan ezartzen dute mekanika-taldeko langile batek hodiaren konexioa angelu egokian eusten duen bitartean. Bost kilometro ur-hodi behar dira gutxi gorabehera sukurtsal berrirako.
2017ko abuztuak 22 (E bizilekua)
Kanpoaldeko lanetako langile batek zerra zirkular elektriko bat erabiltzen du adreiluak mozteko. Erditik moztutako adreiluekin flandriar estekadura deituriko akabera dekoratiboa sortzen dute bizilekuen kanpoaldeko hormetan ezartzeko. Guztira, bizilekuetan 300.000 adreilu baino gehiago ezarriko dira.