Britainia Handiko 5. argazki bilduma (2017ko irailetik 2018ko otsailera)
Argazki bilduma honetan 2017ko irailetik 2018ko otsailera Jehobaren lekukoen Britainia Handiko sukurtsal berriaren eraikuntza-lanetan egindako aurrerapena ikusi ahal izango duzu.
2017ko irailak 6 (C bizilekua)
Kanpoaldeko lan-taldeko langileek arraspa bat eta espatula bat erabiltzen dute adreiluen junturetatik zementu soberakina kentzeko. Adreilu fin hauek metalezko markoari itsasten zaizkio hormetako altzairuzko euskarriak ezkutatzeko.
2017ko irailak 20 (D bizilekua)
Arkitektura taldeko langile batek bizilekuen hormen kokapena zehazten du tripode baten bidezko laser-maila eta graduatutako barra baten bidez. Bitartean, atzealdean ikusten den F bizilekuan barneko zurgintza lanek aurrera jarraitzen dute.
2017ko irailak 27 (F bizilekua)
Igeltsero batek ur pixka bat isurtzen du igeltsuzko horma batean eta amaitzean distira ateratzen dio paleta batekin. Ura aurrezteko, akaberen taldeak hezetasun-kengailu batetik ura jasotzen du eta igeltsua eta marmolarekin nahasteko erabiltzen du, ondoren azulejoak jartzeko.
2017ko urriak 3 (Sukurtsal gunea)
E bizilekuaren kanpoaldean kontratista batzuek bide-sare bateko bidearen zati bat asfaltatzen dute.
2017ko urriak 10 (F bizilekua)
71 urteko igeltsero bat F bizilekuaren kanpoaldeko horma eraikitzen ari da. Eraikuntza-proiektua hasi zenetik 70 urtetik gorako 100 lekuko baino gehiagok beraien abileziak eta esperientzia eskaini dituzte eraikuntza lanetarako.
2017ko azaroak 16 (Bizilekuak)
Airetiko ikuspegia mendebaldetik begira. Bizilekuen eraikin guztiek mota askotako landareak hazten diren teilatuak izango dituzte. Teilatuak isolatuta eta iragazgaiztuta daudenean eta xukatze-geruza jartzen zaienean, bertakoak diren landare espezieen haziak ereiten dituzte bertan. Teilatu mota hauek basa-bizitzari laguntzen diote, energia-kostuak murrizten dituzte eta euri-uren isurketa kontrolatzen laguntzen dute. Lehen planoan A bizilekuaren eta bulegoen eraikinaren zati baten oinarriak daude.
2017ko azaroak 21 (F bizilekua)
Arotzek aurrefabrikaturiko metalezko marko bat jartzen dute etxebizitza batetako sarreran. Beraien kokalekura eramatean, aurrefabrikaturiko marko eta ate hauek ez dute margotzeko beharrik, ezta bandak eta sarrailak ipintzeko beharrik ere. Honek ateen instalatzea errazten du.
2017ko azaroak 28 (Bulegoen eraikina)
Ilunabarrean kontratistak piloteak jartzen ari dira bulegoen eraikinerako. Argazkiaren erdialdean kontratistak altzairuzko hagak sartzen ari dira hormigoia sartu berri duten 20 metro inguruko sakonera duten zuloetan. B bizilekua ikusi daiteke atzealdean.
2017ko abenduak 5 (E bizilekua)
Langileetako bat isolagailudun brida bat jartzen ari da, berokuntza-tutuak aparkalekuaren sabaian eusteko. Sabai honetan panelak jarri dira etxebizitzen zoruak tenperatura hotzetatik babesteko.
2017ko abenduak 8 (F bizilekua)
Akaberen taldeko langile bat igeltsuzko hormak leuntzen ari da biniloz estaltzeko. Hormak leuntzeko erabiltzen den diskoak zulo txikiak ditu, hauts guztia aspiradore batekin ateratzen laguntzen duelarik.
2017ko abenduak 21 (Sukurtsal gunea)
Bi langile eraikinen hornikuntzak dauden lekura daraman bide bateko zorua prestatzen ari dira. Soplete baten bidez hormigoia isuri den inguruko moldeak erretzen dituzte, belarra hazteko zuloak sortuz. Zoru honekin euri-uren isurketa kontrolatu daiteke.
2017ko abenduak 26 (F bizilekua)
Margolariak airezko pistola erabiltzen ari dira etxebizitza bateko sukaldean azken margo-geruza emateko.
2017ko abenduak 28 (F bizilekua)
Aldamioen taldeak aldamio-sekzio bat kentzen ari dira balkoiak jarri ahal izateko. Argazkiaren erdialdean ikusten diren tutu gorriek aire beroa ematen dute neguan zehar lurreko zementua, igeltsuzko hormak eta margotutakoa lehortzen laguntzeko.
2018ko urtarrilak 16 (F bizilekua)
Espatula baten laguntzaz akaberen taldeko langile batek binilozko hormetan gelditutako airezko burbuilak kentzen ditu. Erraz garbitu daitekeen horma hau oso praktikoa eta iraunkorra da trafiko handia dagoen guneetan. Honen atzealdean taldeko beste langile batzuk hormak margotzen eta biniloa elkartzen ari dira.
2018ko urtarrilak 27 (E bizilekua)
Langileak elkarturik daude eguneko lanetan hasi aurretik. Taldeko arduraduna segurtasun-arauak jarraitzeaz arduratzen da eta arrisku posibleak identifikatzen ditu. Talde ezberdinetako langileek ordu estrak egin zituzten F bizilekuko etxebizitzak eta inguruko guneak garbitzeko, bertan biziko zirenak iritsi aurretik.
2018ko otsailak 1 (F bizilekua)
Igogailu plataforma bat erabiliz kontratistak F bizilekuko balkoiak jartzen amaitzen ari dira. Balkoien koloreek eraikinak identifikatzen laguntzeko eta udazkeneko kolore ederrekin bat egiteko daude diseinatuak. Atzealdean, E bizilekuan hotzetik babesteko plastikoak kentzen ari dira aldamioak kendu aurretik.
2018ko otsailak 3 (Bizilekuak)
Lan-orduetatik kanpo, bikote bat bere gauzak eramaten ari da aurreko egunean bukatu berri den F bizilekuko etxebizitza batetara. Eraikuntzako langileak etxebizitza berrietan denboraldi batez egoteak alokairuen eta bidaien kostuak murrizten ditu eta langileak produktiboagoak izaten laguntzen du.
2018ko otsailak 12 (A bizilekua)
Kontratistak gauez hormigoia isurtzen ari dira aparkalekua izango den gunean. Atzealdean B bizilekua ikusten da.
2018ko otsailak 15 (E bizilekua)
Arotzen taldeko senar-emazte bat sukalderako kuartzozko barra mozten ari da hautsa ateratzeko sistema duen zerra zirkular bat erabiliz. Barra hauek jarriko diren sukaldean bertan mozteak eramatean izan dezaketen hausteko arriskua murrizten du.