Wallkilleko 1. argazki bilduma (2013ko uztailetik 2014ko urrira)
Jehobaren lekukoak Walkillen (New York) dituzten eraikinak handitzen eta berritzen ari dira. Argazki bilduma honetan 2013ko uztailetik 2014ko urrira egin diren lanak ikus daitezke. Proiektua 2015eko azarorako amaitzea espero da.
2013ko uztailak 12 (Garbitegi eta tindategia)
Garabi bat erabiliz bertan aurrefabrikatutako paretak jartzen.
2013ko uztailak 19 (E bizilekua)
Langileak indartutako polimero xaflak jartzen hormigoizko panelen artean prestatutako tartean. 7.600 bat metro karbono-zuntz erabili ziren eraikina lurrikaren aurka sendotzeko.
2013ko abuztuak 5 (E bizilekua)
Langileak adreiluzko fatxada konpontzen.
2013ko abuztuak 30 (Garbitegi eta tindategia)
Makina gela berrirako altzairuzko egitura jartzen.
2013ko irailak 17 (E bizilekua)
Langile bat teilatuan ura ez sartzeko oihal berri bat jartzen.
2013ko urriak 15 (E bizilekua)
Langileak zuntzarekin indartutako polimero xaflen azpian airea dagoen begiratzen. Airea badago xafla gehiago jartzen dira.
2013ko azaroak 15 (Garbitegi eta tindategia)
Teilatuko lanetako bat haizegailua jartzea da.
2013ko abenduak 9 (E bizilekua)
Hormigoizko blokeetan dauden pitzadura txikietan itsasgarria sartzen. Eraikina lurrikaren aurka prestatzeko lanek urte eta erdi iraun dute.
2013ko abenduak 11 (Garbitegi eta tindategia)
Langile bat ur-zikinen ponpaketa gunea prestatzen.
2014ko urtarrilak 10 (Mandioa)
Behera bota den mandioa 1960. urtetik 2008. urtera erabili zen. Wallkillen oilasko, esne-behi eta txerriak kendu zituztenetik, zaharkituta gelditu zen.
2014ko urtarrilak 22 (Zerbitzuak eskaintzen diren eraikina)
Aretoa erabat berritu ahal izateko butakak kentzen ari dira.
2014ko urtarrilak 29 (Mandioa)
Biltegi hauek animalien jana gordetzeko erabiltzen ziren.
2014ko martxoak 3 (Inprimategia)
Langileak Prestakuntza Tekniko Sailarentzat eraikina prestatzen.
2014ko uztailak 4 (Zerbitzuak eskaintzen diren eraikina)
Soldatzaile bat egiturako zutabe bat sendotzen.
2014ko irailak 19 (E bizilekuko jangela)
Eraikuntzako langileentzat erabili zen jangelan moketa jartzen da.
2014ko irailak 22 (E bizilekua)
Lehen solairuan borobil forma duen itxarongelako igeltsuzko paretak amaitzen.
2014ko irailak 24 (Zerbitzuak eskaintzen diren eraikina)
Igogailuaren egiturako paretak sendotzeko aluminiozko barrak jartzen.
2014ko urriak 2 (E bizilekuko jangela)
Jangela handitu ondoren gehienez 1.980 lagunentzako lekua dago.
2014ko urriak 22 (Zerbitzuak eskaintzen diren eraikina)
Zutabe baten oinarria handitu ahal izateko zuloa egiten ari dira. Lan hauek eraikina lurrikaren aurka sendotzeko laguntzen dute.