Gazteek bullyingari aurre egiteko laguntza
Hugok 10 urte ditu eta orain dela gutxi Diana saria jaso zuen Britainia Handiko ongintza-erakunde baten eskutik. Bere eskolako ikasleei bullyingari aurre egiten laguntzeagatik izan zen saritua.
Hugok honakoa esan zuen Cómo defenderte sin dar un solo golpe edo Mets un harceleur K.-O. sans utiliser les poings bideoa aipatuz: «Sari hau arbel biziduneko bideoari esker lortu dut. Bullyingaren aurkako ordezkari ona bihurtu banaiz, jw.org-n dagoen bideo honi esker ikasi dudanarengatik da».
Hugok bideoa irakasleei erakutsi zien lehendabizi. Bideoarekin harriturik, ikasle guztiek jw.org webgunea erabili ahal izateko prestaketak egin zituzten. Hugoren eskolako 8 eta 10 urte bitarteko ikasle askok webgunea erabiltzeko ohitura dute orain. Bullyingari aurre egiten laguntzeaz gain, beste galdera batzuk erantzuteko ere lagungarri izan zaiela diote hauek, esaterako, «Nola egin benetako lagunak?».
Gaztetxoei laguntzeko ekimenak
Britainia Handiko beste eskola batean, 8 urte dituen Elijahk bullyinga jasaten zuen. Berak eta bere familiak bideoa arretaz aztertu zuten eta egoera honen aurrean zer esan eta zer egin zezakeen entseatu zuten elkarrekin. Honi esker, Elijahk arazoari aurre egin ahal izateko adorea izan zuen. Beranduago, bullyingaren aurkako astean, eskolako zuzendariak bideoa eskola guztiari erakutsi zion.
Bullyinga ez da Britainia Handian bakarrik dagoen arazoa, noski. Mundu guztian zehar gertatzen da eta arbel biziduneko bideo honek gazteei laguntzen die edonon.
Estatu Batuetan 10 urte dituen Ivie gelakide baten beldur zen honen aldetik bullyinga jasaten zuelako. Bideoa ikusi ondoren, gelakideari aurre egiteko ausardia izan zuen. Gainera, irakaslearekin hitz egin eta arazoarekin lagundu zion. Gelakideak barkamena eskatu zion eta orain ondo moldatzen dira.
Jehobaren lekukook gazteen ongizateaz arduratzen gara. Beraz, gazteek bullyinga bezalako arazoei aurre egiteko aholku baliagarriak argitaratzen jarraituko dugu.