«Ekuadorreko Esmeraldako» gorrei laguntzen diegu
Milioika gor bizi dira Indonesian, batzuetan Ekuadorreko Esmeralda ere deitua den lurraldean. Guzti hauei laguntzeko Jehobaren lekukoek hedadura handia duten Biblian oinarritutako argitalpenak eta hezkuntza programak indonesiar zeinu hizkuntzan prestatu dituzte. Saiakera hauek ez dira oharkabe gelditu.
Lurralde-biltzarra zeinu hizkuntzan
Jehobaren lekukoek indonesiar zeinu hizkuntzan lurralde-biltzar bat ospatu zuten 2016an Medan-en, Ipar Sumatran. Lurraldeko segurtasun-funtzionario nagusi bat bertara joan eta hezkuntza programa dohainik eskaintzeagatik goretsi zituen Lekukoak. Ikusi zuenak hainbeste hunkitu zuen, entzulegoarekin batera abestiak jarraitzen saiatu zela, egiten zituzten zeinuak imitatuz.
Biltzarra «segurtasunez eta arrakastaz gauzatu zen», esan zuen guneko zuzendariak. «Lekukoek horrelako jarduera lagungarriak antolatzen jarraitzea espero dut». Gainera, gunearen jabeak biltzarra gorrentzako zela jakin zuenean, «Lekukoen alde zerbait egin nahi izan zuen. Beraz, entzule guztientzat [300] jatekoa prestatzeko esan zidan».
Zeinu hizkuntzan dauden bideoekiko estimua
Jehobaren lekukoek, honetaz gain, gorrak bisitatzen dituzte Bibliako mezuari buruz hitz egiteko. Lekukoek, askotan, indonesiar zeinu hizkuntzan dauden eta jendeari bizitza esanguratsu eta asebetea izaten laguntzen dioten bideoak erabiltzen dituzte.
«Gorrak zaintzeko eta beraien beharrak asetzeko egiten duzuen lana goresgarria da» dio Mahendra Teguh Priswantok, Gorren Ongizaterako Elkartearen lurraldeko zuzendariordeak Semarang hirian, Erdialdeko Javan. «Esaterako, Zuen familia zoriontsua izan daiteke bideoa oso lagungarria da. Benetan estimatuko dugu lan honek jarraitzen badu».
«Maitasuna erakusten dute»
Yanti izeneko emakume gor batengan eragin sakona izan zuten Lekukoen saiakerek. Honela azaltzen du: «Jendeak askotan gorrei burla egiten diete, baina Jehobaren lekukoek maitasuna erakusten dute. Entzuleak diren Lekuko askok zeinu hizkuntza ikasten dute gorrak direnei Sortzailea ezagutzen laguntzeko eta beraien bizitzaren kalitatea hobetzeko. Bihotzez egiten dituzten saiakerek hunkitu ninduten».
Yanti, denborarekin, Jehobaren lekuko bilakatu zen eta orain indonesiar zeinu hizkuntzan bideoak egiten dituzten itzulpen taldearen parte da. Honakoa dio berak: «Produzitzen ditugun argitalpenak zeinu hizkuntzan zailtasunak dituztenei zeinuetan hobetzen laguntzen diete. Baina jendeari bizitza zoriontsu eta esanguratsua izaten ere irakasten diote».