Errefuxiatuei laguntza ematen zaie Europa erdialdean
Afrika, Ekialde Hurbila eta Asia Hegoaldeko errefuxiatu ugarik Europara ihes egin dute azken urte hauetan. Hauei laguntzearren, estatuetako agentziek eta bertako bolondres ugari jana, babeslekua eta mediku-laguntza emateko lan egiten ari dira.
Errefuxiatuek laguntza fisikoa baino gehiago behar dute. Askok traumak dituztenez, kontsolamendua eta itxaropenaren beharra dute. Europa erdialdean dauden Jehobaren lekukoak behar horiek asetzen saiatzen ari dira errefuxiatuei entzunez eta Biblian aurkitzen den mezu kontsolagarria zabalduz.
Biblian dagoen kontsolamendua emanez
Abuztuaren 15etik aurrera, Austria eta Alemaniako 300 kongregazioko Lekukoek errefuxiatuak kontsolatzeko ahalegin berezia egin dute. Errefuxiatuek Bibliako galdera hauei buruz hitz egitean asko gozatzen dutela nabaritu dute Lekukoek:
Ba al du izenik Jainkoak?
2015eko abuztua eta urriaren artean, bertako Jehobaren lekukoek Biblian oinarritutako lau tona argitalpen eskatu zizkioten Erdialdeko Europako sukurtsalari eta argitalpen horiek doan eskaini zizkieten errefuxiatuei.
Hizkuntzaren erronkari aurre eginez
Errefuxiatuetariko askok beraien ama-hizkuntzan bakarrik hitz egiten dute. Hala ere, Lekukoek jw.org webgunea erabili dute bertan artikulu eta bideoak hizkuntza ugaritan baitaude. «Batzuetan zeinuak, argazkiak edo marrazkiak erabiliz komunikatzen gara» diote Matthias eta Petrak, Erfurten (Alemania) bolondresak direnak. JW Language hizkuntzak ikasteko aplikazioa ere erabiltzen dute errefuxiatuei Biblian dagoen mezua azaltzeko. Beste batzuek, berriz, hizkuntza askotan dagoen JW Library aplikazioa erabiltzen dute bertsetak irakurri eta bideoak erakusteko.
Sekulako erantzuna
«Jende multzoa genuen inguruan» azaldu zuen Schweinfurt-eko (Alemania) bikote batek. «Bi ordu eta erditan errefuxiatuek 360 bat argitalpen hartu zituzten. Batzuek burua makurtzen zuten esker ona azaltzeko». «Errefuxiatuak beraiez norbait arduratzen delako pozik daude» dio Wolfgangek, Diezen (Alemania) bolondres dabilenak. «Batzuetan bost edo sei hizkuntzatan eskatzen dituzte argitalpenak».
Asko bertantxe hasten ziren argitalpenak irakurtzen eta beste batzuk, berriz, Lekukoei eskerrak ematera itzultzen ziren. «Bi gizon gaztek argitalpen batzuk eraman zituzten» dio Iloncak, Berlinen (Alemania) bizi den Lekukoak. «Ordu erdi beranduago ogi pixka batekin itzuli ziren opari gisa. Beraien esker ona azaltzeko beste ezer ez edukitzeagatik barkamena eskatu zuten».
«Eskerrik asko! Eskerrik asko bihotz-bihotzez!»
Gizarte langileek, funtzionarioek eta bizilagunek Jehobaren lekukoak bolondres egiten ari diren lanak eskertzen dituzte. «Eskerrik asko!» esan zuen 300 bat errefuxiatuz arduratzen den gizarte langile batek. «Eskerrik asko bihotz-bihotzez kanpotarren ongizateaz horrenbeste arduratzeagatik!». Errefuxiatuen esparruko beste gizarte langile batek errefuxiatuei euren hizkuntzetan irakurtzeko zerbait ematea oso ona zela esan zien Lekukoei «une honetan, beraien bizitza hiru jatordu izatean datzalako».
Marionek eta bere senar Stefanek, Austrian bizi direnak, egiten ari ziren bolondres lanaren helburua adierazi zieten patruilan zebiltzan bi poliziei. Hauek eskerrak eman eta bi liburu eskatu zizkieten. Marionek dio: «Poliziak behin eta berriz zoriontzen gaitu egiten dugun lanarengatik».
Austrian, emakume bat esparru batera ondasunak dohaintzan ematera joaten da. Eguraldia inporta gabe Lekukoak errefuxiatuak laguntzera joaten zirela oharturik, behin hau esan zien: «Dudarik gabe, errefuxiatuek laguntza materiala behar dute. Baina itxaropena da gehien behar dutena. Eta horixe da zuek ematen diezuena».