Itxaropena Frantziako Tourrean
103. Frantziako Tourra, munduan famatua den txirrindularitza lasterketa, 2016ko uztailaren 2tik 24ra izan zen. Edizio hau tentsio egoeran bizi izan zen, aurreko urtean Frantzian izandako gertakizun terroristek 100 biktima baino gehiago eragin zituztelako. Gainera, 2016ko uztailaren 14an, jai nazionalean, terrorista bat kamioi batekin Niza hirian su artifizialen erakustaldia ikusten ari zen jendetza harrapatzen saiatu zen. Erasoak 86 hildako eta askoz ere zauritu gehiago eragin zituen.
Ikara eta doluz beteriko ingurugiro honetan, Jehobaren lekukoak Frantziako kaltetutako hiritarrekin itxaropena eta lasaitasuna partekatzeko irrikatzen zeuden. Horregatik, Lekukoek argitalpen-erakusgailuak jarri zituzten Frantziako Tourraren etapa desberdinetan. Saiakera honetan 1.400 baino lekuko gehiagok hartu zuten parte eta 2.000 baino biblia-argitalpen gehiago eskaini zituzten bizitzako galdera garrantzitsuenetariko batzuen erantzunak bilatzen ari zirenei.
«Leku guztietan zaudete!»
Herriz herri zebiltzan txirrindularien jarraitzaileak harriturik zeuden Jehobaren lekukoak hainbeste lekutan ikusteaz. Behin baino gehiagotan, Frantziako Tourreko antolakuntzako zenbait kidek Lekukoak goraipatu zituzten beraien antolaketa eraginkorragatik, esanez: «Leku guztietan zaudetela dirudi, lasterketako etapa guztietan!». Jarraitzaile askok zioten: «Hemen ere Jehobaren lekukoak daude!». Lasterketa hasi eta egun batzuetara, autobus-gidari batek berari eskainitako esku-orria ez zuela hartu nahi esan zuen, jadanik lau esku-orri jaso zituela azalduz.
Lekukoak momentu oro bertan ikusteak jakin-mina pizturik, batzuek argitalpenak hartu zituzten argitalpen-erakusgailuetatik lehenengo aldiz. Hori izan zen telebistako kirol-kate bateko langile baten kasua. Honek gogoan zuen aurreko urteko Frantziako Tourrean Lekukoak ikusi zituela. Urte honetan, argitalpen-erakusgailuetara hurbiltzea erabaki zuen eta El secreto de la felicidad familiar edo Le secret du bonheur familial liburua aukeratu zuen, beretzat gai garrantzitsua zuelako. Bere furgonetan liburuko zati bat irakurri ondoren, bere langileekin argitalpen-erakusgailuei buruz hitz egin zuen eta hauek ere gai ezberdinei buruzko argitalpenak hartu zituzten.
Itxaropena eta konfiantza emanez
Bisitari batzuek Jehobaren lekukoen bila ibili ziren eta beraien bihotza zabaldu zieten. Emakume gazte batek, esaterako, itxaropenik gabe zegoela eta egun horretan bertan trenera jaurtiaz suizidatzea pentsatzen ari zela azaldu zien. Baina Jainkoaren Erreinupean izango dugun etorkizun baketsuaren Bibliako mezua entzuteak lasaitu egin zuen eta bere biziarekin ez amaitzea erabaki zuen. Beste emakume batek esan zien Lekukoei: «Jarrai ezazue zuen lan onarekin!».
Makuluekin zebilen gizon batek, normalean ezezagunez fidatzen ez zenak, apaltasunez jantziriko emakume baten laguntza onartu zuen, hau Jehobaren lekuko gisa identifikatu eta gero. Hau esan zuen: «Eskerrik asko zure irribarrea eta janzteko moduagatik. Konfiantza transmititzen duzu».