Saltatu edukira

Haurrentzako biblia-liburu bat eskolara doa

Haurrentzako biblia-liburu bat eskolara doa

Pangasinanerara itzulitako Recueil d’histoires bibliques edo Mi libro de historias bíblicas liburua 2012an argitaratu zen. Itzulpen honek asko laguntzen die hizkuntza hau hitz egiten duten Filipinetako eskoletako haurrei. Filipinetako Hezkuntza Sailak lehen hezkuntzako haurrei ama hizkuntzan irakasteko helburua du. Horregatik, argitalpen hau beraien argibideekin bat dator, lehen hezkuntzako eskolak haurren ama hizkuntzan erabili dezaketelako.

Filipinetan 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direnez, denbora luzez eskolatan zein hizkuntza erabili behar den eztabaidatu da. 2012an, Hezkuntza Sailak «etxean erabiltzen den hizkuntza bera erabiltzeak, [...] ikasle hobe eta azkarragoak» lortzen dituela onartu zuen. Ondorioz, ikaslearen ama hizkuntzan oinarritzen den hizkuntza anitzeko hezkuntza-programa ezarri zen.

Aukeratutako hizkuntzetako bat pangasinanera izan zen. Baina arazo bat zegoen. Eskola bateko zuzendariak pangasinaneran argitalpen gutxi daudela aitortu zuen. Beraz, 2012ko azaroko biltzarrean, Jehobaren lekukoek pangasinanerara itzulitako Recueil d’histoires bibliques edo Mi libro de historias bíblicas liburua momentu egokian iritsi zen.

Liburu honen 10.000 bat ale egin ziren biltzarrean banatzeko. Haur eta gurasoak poz - pozik zeuden bere ama hizkuntzan jaso ahal izan zutelako. Bikote batek hau esan zuen: «Gure seme-alabek oso gustuko dute guztiz ulertzen baitute».

Biltzarra amaitu bezain laster, Jehobaren lekuko batzuek liburuak hartu eta Dagupan hiriko eskola batera eraman zituzten. Irakasleak pangasinaneran argitalpenak aurkitzeko zailtasunak zituztenez, liburua ikustean erabat poztu ziren. Orduan, 340 liburu baino gehiago banatu ziren. Haurrek beraien hizkuntzan irakurtzen ikas zezaten, irakasleak berehala hasi ziren liburu hauek erabiltzen.

Jehobaren lekukoak atsegin dute argitalpen hau haurren hezkuntzaren parte dela ikustea. Liburuaren itzulpenean parte hartu zuen itzultzaile batek hau dio: «Aspaldi ohartu gara jendearen bihotza ukitzeko euren ama hizkuntzan argitalpenak egitea garrantzitsua dela. Hori dela eta, Jehobaren lekukoek Biblia eta biblia-argitalpenak ehunka hizkuntzatara itzultzeko ahalegin handiak egiten dituzte».