Jehobaren lekukoek Rostov Don edertzen laguntzen dute
2015eko maiatzaren 20an, Errusia hegoaldeko hiri handiena den Rostov Don-eko administrazio buruak Jehobaren lekukoei esker oneko gutun bat idatzi zien. Honetan, «udaberrian hiriaren edertasunean izan zuten parte hartze aktiboagatik» goraipatu zituen.
Rostov Don-eko edertasuna areagotzeko komunitateak egin zituen ahaleginetan, lau kongregaziotako Jehobaren lekukoek bideetan eta ibaiertzetan pilatutako zaborrak eta hondakinak jaso zituzten. Ordu gutxi batzuetan zaborrez beteriko 300 bat zaku bildu zituzten, ondoren kamioietan eramanez.
Zergatik zeuden lekukoak komunitateari laguntzeko horren gogotsu? «Ezin naiz begira gelditu» dio 67 urteko Raisak. «Nire hiria garbi egotea nahi dut, horrela, denok giro garbian bizi gaitezen. Nahiz eta egin duguna gutxi batzuek bakarrik ikusi, egindako lanaz gozatu dut. Azken finean, Jehobak egindakoa ikusten du». Aleksanderrek ere esaten du: «Predikatzeaz gain, lagungarriak diren zerbitzuak ere eskaintzen ditugu. Zoriontsu eta asebete sentitzen naiz nire bizilagunen alde zerbait egin dezakedanean».
Begira ari zirenak Jehobaren lekukoen espiritu gartsuaz konturatu ziren. Bizilagun bat harritu egin zuen lekukoek egindako lanagatik dirurik ez zutela irabazi jakiteak. Garbiketan laguntzea erabaki zuen eta, gero, hau esan zuen: «Ez nuke pentsatuko garbitzeaz gozatu nezakeenik eta lan honengatik horren ondo sentitzea posible izango zenik!». Gainera, hau esan zuen: «Zuetako batzuk ez zarete hemen bizi, baina, hala ere, gure hiria garbitzera etorri zarete!».
Lekuko talde txiki batek zabor kopuru aparta bildu zuela ohartu zen hiriko funtzionario bat. Bildutako zakuen ondoan argazki bat atera zien, besteei «lana nola egin behar zen» erakusteko.