Saltatu edukira

Alemaniako argitalpen-erakusgailuak oporretara doaz

Alemaniako argitalpen-erakusgailuak oporretara doaz

Mundu osoko hiri handietako jendea Jehobaren lekukoen argitalpen-erakusgailuak ikustera ohituta dago. Bertan Lekukoek argitaratzen dituzten biblia-argitalpenak daude. Alemanian, esaterako, Berlin, Hanburgo, Kolonia, Munich eta beste hiri handi batzuetan jarri dira.

Baina, eraginkorrak izango ote ziren argitalpen-erakusgailu hauek alemaniarrak oporretara joaten diren herri txikiagotan? Nola erantzungo zuen jendeak iparraldeko herri turistikoetan, kostaldeko herrietan edota Baltikoko eta Ipar itsasoko uharteetan? Erantzuna jakiteko asmoz, Europa erdialdean dagoen sukurtsalak ekintza berezi bat jarri zuen abian 2016an. Maiatzetik urrira Alemania iparraldeko 60 bat kokalekutan argitalpen-erakusgailuak jarri ziren. Horretarako, hiri handietan argitalpen-erakusgailuekin predikatzen duten 800 bat lekukok hartu zuten parte, hauen barne, Viena (Austria) bezain leku urruneko lekuko batzuk.

«Bertako herritarrak ginen»

Lekukoei sekulako ongietorria eman zitzaien. Boluntario batek hau esan zuen: «Jendeak jakinmina azaldu zuen. Gainera, jator jokatu zuten gurekin eta hitz egiteko gogoa zuten». Heidik, Plön herrira bidaiatu zuenak, honakoa esan zuen: «Egun gutxi batzuk pasa ondoren, jendearentzat bertako herritarrak ginen eta batzuk agurtu egiten gintuzten gu ikustean». Gorra zen gizon batek hau esan zien zeinu bidez: «Leku guztietan zaudete!». Bera eta bere lagunak Alemania hego ekialdean izandako gorren bilera batetik itzultzen ari ziren eta han ere Jehobaren lekukoak topatu zituen.

Bertan bizi diren batzuek lagundu ere egin zuten. Wangerooge uhartean, polizia bat Lekukoengana hurbildu eta jende gehiagorengana nola heldu zitezkeen adierazi zien. Müritz lakuaren ertzean dagoen Waren herrian, itsasontzi turistiko bateko kapitaina toki interesgarriak erakusten ari zitzaien bidaiariei. Honakoa esan zien portuko argitalpen-erakusgailua seinalatuz: «Eta hor, Jainkoari buruz ikasi dezakezue». Oporretan zeuden askok, argitalpen-erakusgailuetara hurbilduz, posterrak irakurri zituzten.

Bai turistei, baita bertan bizi zirenei, hiru liburuxka hauek jakinmina sortu zieten:

  • Dieu se soucie-t-il vraiment de nous ? edo ¿De veras se interesa Dios por nosotros? Turista batek honakoa esan zuen: «Denbora luzez egin diot galdera hau neure buruari. Orain, oporretan nagoela, galdera honi buruz irakurtzeko denbora izango dut azkenean».

  • Berri onak Jainkoaren eskutik! Adineko gizon batek erlijioarekin desengainua hartu zuela esan zien Lekukoei. Hauek gizakiak ezin dituela gure arazoak konpondu ulertzen lagundu zioten, Jainkoak bakarrik konpondu ditzakeela adieraziz. Honek liburuxka esker onez onartu eta irakurriko zuela hitz eman zuen.

  • Nire biblia-olerkiak. Aita batek bereziki haur txikientzat prestatua dagoen liburuxka hau hartzen utzi zion alabatxoari. Gainera, Recueil d’histoires bibliques edo Mi libro de historias bíblicas liburua hartu eta esan zuen: «Ona izango da hau nire familiarentzat».

Guztira, 3.600 argitalpen baino gehiago hartu zituen jendeak eta batzuek Lekukoek beraiei bisitatzea eskatu zuten elkarrizketarekin jarraitu ahal izateko.

Parte hartu zuten lekukoek asko gozatu zuten. Adibidez, Jörg eta bere emazteak, Marinak, Itsaso Baltikotik gertu zegoen kokaleku batera joan ziren eta hau esan zuten bizipen honi buruz: «Opari berezia izan zen. Jainkoaren sorkuntzaz goza ahal izan genuen eta, aldi berean, jendearekin berari buruz hitz egiteko aukera izan genuen». Lukasek 17 urte ditu eta honakoa esan zuen: «Izugarria izan zen! Ondo pasatzeaz gain, besteekin baliotsua den zerbait partekatu ahal izan nuen».