Amerindiarrentzako biblia-argitalpenak New Yorken
Jende askok Estatu Batuetako amerindiar gehienak landa-eremuetan kokatuta dauden erreserbatan bizi direla uste du. Baina amerindiar jatorria duen jendearen ehuneko 70a baino gehiago hiri-eremuetan bizi da. 2015eko ekainaren 5-7, New Yorken, Estatu Batuetako hiririk handienean, «Gateway to nations» (Nazioetarako atea) izeneko ospakizun amerindiarra egin zen. New Yorkeko Jehobaren lekuko batzuek gertakizun honen berri izan zutenean, hara joateko prestaketak egin zituzten berehala. Zergatik?
Jehobaren lekukoek ehunka hizkuntzatan itzultzen dituzte biblia-argitalpenak, baita hizkuntza amerindiar askotan ere, hauen artean, siksika, dakota, hopi, mohawkera, navahoera, odawera eta ordokietako creera. Beraz, lekukoek mahai eta erakusgailu deigarriak ipini zituzten gertakizun honetan argitalpen hauetariko batzuk erakusteko. Hauen artean You can trust the Creator! (Sortzailearengan konfiantza izan dezakezu!) amerindiarrentzako bereziki eginiko esku-orria zegoen.
Gure webgune ofizialean lehen aipatutako hizkuntza gehienetan audio eta bideo grabaketak daude. Gertakizunean grabaketa hauetariko batzuk ipini zizkieten lekukoek jakinmina zuten bisitariei. Izan ere, azken hauek beste erakusgailu, kartel eta emanaldiak ingelesez eta gazteleraz zeudela soilik ikusi zuten.
Gertakizunean bertaratutako asko txundituta gelditu zen hainbeste amerindiar hizkuntzetan itzultzeko gure ahaleginak ikusita, baita hiri eta erreserbatan egiten dugun biblia-hezkuntza ikusita ere. Gure lana ezagutu ondoren, gertakizuneko langile batek biblia-ikastaroa eskatu zuen, honakoa esanez: «Irrikan nago zuen bisita jaso eta Bibliari buruz ikasteko!».
Gorrak diren amerindiar senar-emazte batzuk gure erakusgailuetariko batera hurbildu ziren baina lekukoek ezin izan zuten hauekin hitz egin. Momentu horretan, ordea, zeinu hizkuntza dakien lekuko bat iritsi zen. Ordu erdi bat egon zen bikotearekin mintzatzen eta Jehobaren lekukoek beraien eremuan zeinu hizkuntzan egingo zuten lurralde-biltzarra aurkitzen lagundu zien.
50 Jehobaren lekukok baino gehiagok parte hartu zuen biblia-hezkuntza lan honetan eta bisitariek 150 argitalpen baino gehiago onartu zituzten erakusgailuetatik hiru egun haietan zehar.