Saltatu edukira

Biblian oinarritutako itxaropena Parisen zabalduz

Biblian oinarritutako itxaropena Parisen zabalduz

2015eko azaroaren 30etik abenduaren 12ra klima aldaketari buruzko Nazio Batuetako biltzarra (COP21) ospatu zen Parisen, Frantzian. 195 naziotako ordezkariak bildu ziren gizakiaren ekintzek mundu-mailako kliman duten eragina nola txikiagotu daitekeen eztabaidatzeko. Ia 38.000 pertsona joan ziren biltzarrera, besteak beste, gobernuko funtzionarioak, zientzialariak, ekologistak eta enpresa-zuzendariak. Milaka pertsonek gertuko informazio gunea bisitatu zuten klima aldaketari buruz gehiago jakin nahian.

Jehobaren lekukoek biltzarrean parte hartu ez zuten arren, ingurugiroaz arduratzen direla erakusten dute. Ehunka Lekukok Parisen egin zen kanpaina berezian hartu zuten parte, kutsadurarik gabeko munduan bizitzeko Biblian oinarritutako itxaropena partekatuz.

Garraio publikoan bidaiatzen ari zela, Lekuko batek Peruko gizon batekin hitz egin zuen. Gizonak Peruko ohizko jantzia zeraman. Honek, osasuntsu egon eta mendi polit batean bizi arren, gure planetaren etorkizunaz kezkaturik zegoela azaldu zuen. Erakutsitako itxaropen bizigarriak ukitu egin zion bihotza eta irribarre zabal batekin gure webgunera, jw.org-ra, daraman harreman txartela hartu zuen.

Bi Lekukok Amerikako ingurune-zientzialari batekin hitz egin zuten tren batean. Hau harriturik gelditu zen honakoa jakitean: Wallkillen, New Yorken, Jehobaren Lekukoek egin zituzten bi eraikin berriengatik Green Building Initiative erakundearen eskutik lau Green Globe jaso zituztela. Horrela, Jehobaren lekukoak Estatu Batuetako sukurtsalean ingurugiroaz arduratzeagatik saritu zituen erakundeak. Honek ere, atseginez hartu zuen harreman txartel bat.

Lekukoek ingurugiroan duten arduraz harriturik, askok gure webgunean sartuko zirela esan zuten. Hauen egoitza nagusia Warwicken, New Yorken, aurkitzen da. Bertan, Sialia sialis deritzon txori-espeziearen habien gunea babesteko egin zituzten ahaleginak entzutean, honakoa esan zuen Kanadako ordezkari batek: «Ingurugiroa defendatu baino lehen, ornitologoa nintzen. Ez nekien Jehobaren lekukoek basa-bizitza hainbeste errespetatzen zutenik. Zuen argitalpenak irakurriko ditut eta zuen webgunean sartuko naiz zuei buruz gehiago jakiteko».