JW.ORG ezagutzera emateko kanpaina berezia
2014ko abuztuan, jw.org webgunearengan jakin mina pizten zuen esku-orri bat banatu zuten munduan zehar Jehobaren lekukoek. Ondorioz, hilabete horretan webguneak izandako bisita kopurua %20 baino gehiago hazi zen, 65 milioira hurbilduz. Ia 10.000 lagunek eskatu zituzten biblia-ikastaroak webgunearen bidez eta kopurua aurreko hilabetearekin alderatuz %67 hazi zen! Kanpaina honen bidez jendeari edonon lagundu zitzaion.
Bizitzako galdera garrantzitsuen erantzunen bila dabiltzanentzat laguntza
Kanadako lekuko batek Madeline agurtu zuen igogailu batean eta kanpainako esku-orria, Non aurkitu ditzakezu galdera garrantzitsuen erantzunak?, erakutsi zion. Madelinek aurreko gauean bere balkoian bihotz-bihotzez Jainkoari, galdera hauen erantzunak aurkitzeko laguntza eskatuz, otoitz egiten jardun zitzaiola esan zion. Lehenago, eliza askorekin harremanetan jarri zen biblia-ikastaroa eskatzeko, baina inoiz ez zuen erantzunik jaso. Gutxira, Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzen hasi zen.
Biblia ezagutzen ez dutenentzat laguntza
Filipinetan, Rowenak jatetxe baten aurrean zegoen gizon txinatar batekin hitz egin zuen. Esku-orria luzatu zion eta Jehobaren lekukoak Biblian oinarritzen den doako hezkuntzarekin jendeari lagundu nahi diotela azaldu zion.
Inoiz Bibliarik ez zuela ikusi esan zuen gizonak. Jarraian izan zuten elkarrizketak Jehobaren lekukoen biltzar batera joatera animatu zuen. Ondoren, Bibliari buruz gehiago jakin nahi zuela eta gure webgunetik deskargatzea pentsatzen zuela esan zuen.
Gorrentzat laguntza
Guillermo Espainian bizi den lekuko gor bat da. Honek Jorge ikusi zuen, eskolan izandako gelakide gorra. Jorgek duela gutxi bere ama hil zitzaiola eta galdera asko zituela esan zion. Guillermok kanpainako esku-orria eman eta jw.org webgunean galderak erantzungo zizkion informazioa zeinu hizkuntzan aurkituko zuela esan zion. Gainera, bilera-aretora ere gonbidatu zuen. Jorge hara joan eta, une horretatik aurrera, ez du bilera bat ere huts egin 60 kilometrotara bizi arren.
Urruti bizi direnentzat laguntza
Gastu handia eginez, lekuko diren bi bikotek Groenlandian sei orduz bidaiatu zuten txalupa txiki batean 280 biztanleko herrixka batera iristeko. Bertan, predikatu, esku-orriak banatu eta jw.org-ko bideo bat groenlandieraz erakutsi zuten. Gainera, bertan ezagutu zuten bikote batekin biblia-ikastaroa hasi zuten. Orain ikastaroa telefono bidez astean bitan egiten dute.
Saiakera horiek iparreko leku urrunetan bakarrik ez ziren egin. Nikaraguan ere lekukoek Karibeko oihanetan mayangnera hitz egiten zuen jendeari esku-orria banatzeko antolaketak egin zituzten. Zaharkitutako autobus batean, gelditu gabe, 20 orduz bidaiatu zuten zuloz beteriko errepide batean zehar. Ondoren, herrixketara iristeko 11 orduz oinez ibili ziren, tarteka lokatzez beteriko lekuetatik. Bertan, esku-orriak banatu eta mayangneraz bideoak erakutsi zituzten, bertakoen harridura eta gozamenerako.
Brasilgo Amazoniako oihan tropikaleko herri txiki batetatik pasatzen ari zen gizon bati, Estelak esku-orri bat eskaini zion. Gizonak esku-orria onartu eta sakelan gorde zuen interes gutxi agertuz. Etxera bidean, txalupa matxuratu zitzaion eta ezin mugiturik gelditu zen ibaian. Laguntza zain zegoen bitartean, gizonak esku-orria irakurri zuen. Bere mugikorra erabiliz, jw.org webgunera sartu eta hainbat artikulu irakurri eta bideo batzuk ikusi zituen. Egun batzuk beranduago, gizonak Estelaren senarra ezagutu eta esku-orriarengatik emazteari eskerrak emateko eskatu zion. «Ibaian laguntza zain nengoenean irakurri nituen artikuluak lasaitu egin ninduten nire bila beste txalupa bat etorri bitartean» esan zuen. «Nire seme-alabek Anderren bideoak oso gustuko dituzte. JW.ORG begiratzen jarraituko dut».