Marinelentzako berri onak
Kalkulu batzuen arabera, milioi eta erdi marinel daude munduan zehar. Marinelek portu batetik bestera bidaiatzen dutenez, nola iritsi daitezke Jehobaren lekukoak marinelengana Bibliako mezua emateko? Itsasontzi bat portura iristen denean, ondo prestatutako Lekukoak hauetara joateko eskaintzen dira. Horrela, itsasontziko kide guztiei Biblian oinarritutako ikastaro eta argitalpenak eskaintzen dizkiete aukeratzen duten hizkuntzetan.
Zer emaitza izan dira? Stefanok, Vancouver-eko portuan (Kanada) boluntario egoten den Lekukoak, hau dio: «Batzuek marinelak zakarrak eta bihotz gogorrak direla uste dute. Egia da batzuek deskribapen honekin bat egiten dutela, baina ezagutzen ditugun marinelen gehiengoa apalak dira eta ikasteko gogotsu egoten dira». Honakoa ere esan zuen: «Gehienek Jainkoarengan sinesten dute eta bere bedeinkapena izan nahi dute, horregatik, ongi etorri bikaina egiten digute gehienetan». 2015eko irailetik hasita 2016ko abuztura arte, Vancouverren bakarrik, 1.600 aldiz baino gehiagotan gonbidatu zitzaien Jehobaren lekukoei itsasontzietara. Marinelek ehunka argitalpen hartu zituzten hizkuntza askotan eta 1.100 baino gehiagok biblia-ikastaroa hasi zuten.
Nola jarraitzen dira marinelekin hasten diren elkarrizketak?
Lekukoak mundu osoko portuetan topa daitezkeenez, Biblia aztertzen jarraitu nahi duten marinelek joango diren hurrengo portuan bisitatuak izatea eskatu dezakete. Adibidez, 2016ko maiatzean, Vancouverren zeuden Jehobaren lekukoak Warlito ezagutu zuten, merkantzia-ontzi bateko sukaldariburua. Zergatik Biblia ikasi? bideoa erakutsi zioten eta biblia-ikastaroa hasi zuten Berri onak Jainkoaren eskutik! liburuxka erabiliz. Warlitok asko gozatu zuen eta ikastaroarekin jarraitu nahi izan zuen, baina itsasontziaren hurrengo geltokia Brasilgo Paranaguá portua zen.
Bere ontzia azkenik Paranaguára iritsi zenean hilabete baino gehiago pasata, Warlito zur eta lur gelditu zen: Brasilgo bi Lekuko itsasontziko pasabidean zeuden berarengatik izenez galdetuz! Vancouverreko Lekukoek berak egindako eskaera bidali zietela azaldu zioten hauek. Warlito oso pozik zegoen Brasilgo Lekukoak ezagutu zituelako eta eskerrak eman zituen bihotz-bihotzez beharrezko antolaketak egin zituztelako. Hurrengo portuan Lekukoekin Biblia aztertzen jarraitzeko gogotsu agertu zen.