Ba al dute soldata jasotzen duen elizjenderik?
Lehen mendeko kristauen eredua jarraituz, Jehobaren lekukook ez dugu kongregazioko kideen artetik bereizten den klero edo elizjenderik. Bataiatzean, Jehobaren lekuko guztiok Jainkoaren zerbitzari izendatuak gara eta denok berri onen zabaltze-lanean parte hartzen dugu. Lekukook 100 bat berri-emaile dituzten kongregazioetan antolatuta gaude. Kongregazio bakoitzean, Jainkoarekin harreman estua duten gizon helduak zerbitzatzen dute; hauek «arduradunak» direla dio Bibliak (Titori 1:5). Arduradunek ez dute soldatarik jasotzen.