Ba al dago Jehobaren lekukoen artean emakume predikatzailerik?
Bai. Jehobaren lekuko guztiak, baita milioika emakume ere, predikatzaileak dira. Bibliak hala iragarri zuen: «Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute» (Joel 3:1 [2:28, NW]).
Jehobaren lekukoak diren emakumeek Bibliako emakumeen eredua jarraitzen dute (Esaera Zaharrak 31:10-31). Nahiz eta kongregazioa zuzentzearen ardura beraiek ez izan, predikatze-lanean bete-betean parte hartzen dute. Honetaz gain, beraien haurrei biblia-printzipioak irakasten dizkiete (Esaera Zaharrak 1:8). Euren hitz eta ekintzekin, emakume hauek besteengan eragin ona izaten gogor saiatzen dira (Titori 2:3-5).