Onartzen al dituzte medikuntza tratamenduak?
Bai, Jehobaren lekukook botikak eta medikuntza tratamenduak onartzen ditugu. Gure osasuna zaintzen saiatzen gara, baina, zenbaitzuetan, «sendagilea behar» izaten dugu (Lukas 5:31). Izan ere, lehen mendeko Lukas kristauaren antzera, Jehobaren lekuko batzuk sendagileak dira (Kolosarrei 4:14).
Tratamendu batzuk biblia-printzipioekin bat ez datozenez baztertu egiten ditugu. Adibidez, ez dugu odol-transfusiorik onartzen, Bibliak odolik ez hartzeko esaten baitu (Eginak 15:20). Era berean, Bibliak okultismoari lotutako sendabideak eta medikuntza tratamenduak debekatzen ditu (Galaziarrei 5:19-21).
Hala ere, medikuntza tratamenduen gehiengoa biblia-printzipioen aurka ez dagoenez, norberak aukeratu dezake nahi duen tratamendua. Kristau batek sendagai edo tratamendu jakin bat onartzen duen bitartean, beste batek tratamendu berbera baztertu dezake (Galaziarrei 6:5).