Nolakoa da Jehobaren lekukoek eskaintzen duten biblia-ikastaroa?
Jehobaren lekukook Bibliako irakaspenak modu errazean aztertzen laguntzen dugu. Biblia aztertzeko gure programak ondorengoetan lagundu ahal dizu:
Bizitza zoriontsua izaten
Jainkoaren laguna izaten
Bibliak etorkizunerako ematen dituen promesak ikasten
Ondorengoa aztertuko dugu artikulu honetan:
Nolakoa da Biblia ikastaroa?
Irakasle pertsonal batek Biblia gaika aztertzen lagunduko dizu. Gozatu bizitzaz betirako! biblia-ikastaro interaktiboa erabiliz, poliki-poliki Bibliaren mezua aztertu ahal izango duzu eta nola laguntzen dizun ikusi ahal izango duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi bideo hau.
Ordaindu behar al dut ikastaroarengatik?
Ez. Jesusek bere jarraitzaileei esan ziena jarraitzen dugu Jehobaren lekukook: «Doan hartu duzue, eman doan» (Mateo 10:8). Gainera, behar duzun materiala emango zaizu, hau da, Biblia eta Gozatu bizitzaz betirako! argitalpenaren ale bat. Hauengatik ez duzu ezer ordaindu beharrik.
Zer luzera du ikastaroak?
Ikastaro osoa 60 ikasgai dira. Abiadura zeuk erabakitzen duzu, baina ikasle askori astero ikasgai bat edo gehiago egitea gustatzen zaie.
Nola hasi naiteke?
1) Bete online eskaera. Ematen dizkiguzun datu pertsonalak Jehobaren lekuko bat zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugu zure eskaera betez.
2) Irakasle bat zurekin harremanetan jarriko da. Irakasle batek biblia-ikastaro interaktiboaz zer espero dezakezun azalduko dizu eta izan ditzakezun galdera guztiak erantzungo dizkizu.
3) Egin irakaslearekin ikastarorako antolaketak. Ikastaroa aurrez aurre, telefonoz, bideo deiez, gutunez edo e-mailez egin daiteke. Saioaren luzera normalean ordu betekoa izaten da, baina motxagoak edo luzeagok izan daitezke zure ordutegiaren arabera.
Hasi al naiteke ikastaroaren saio bat probatzen?
Bai. Horretarako, bete online duzun eskaera. Irakasle bat zurekin kontaktuan jartzean, esan iezaiozu ikastaroa probatu nahi duzula gustatzen zaizun edo ez ikusteko. Berak, Gozatu bizitzaz betirako! liburuxka erabiliko du. Honek ikastaroaren hasierako hiru ikasgaiak ditu. Hauek aztertuz, ikastaroa gustatzen zaizun ala ez ikusi ahal izango duzu.
Biblia-ikastaroa onartuz gero, Jehobaren lekukoa izateko presioa izango al dut?
Ez. Jehobaren lekukooi jendeari Bibliari buruz irakastea gustatzen zaigu, baina inoiz ez dugu inor presionatzen gure erlijiora aldatzeko. Horren ordez, Bibliak dioena errespetatzen dugu. Pertsona bakoitzak zer sinetsi erabakitzeko eskubidea duela aitortzen dugu (1 Pedro 3:15, 16).
Nire Biblia erabili al dezaket?
Bai, nahi duzun biblia-itzulpena erabili dezakezu. Guri La Biblia. Traducción del Nuevo Mundo edo La Bible. Traduction du monde nouveau biblia-itzulpena erabiltzea gustatzen zaigu zehatza eta argia delako. Baina askok beraiek duten biblia-itzulpena erabiltzea nahiago dutela ulertzen dugu.
Gonbidatu al ditzaket beste batzuk ikastarora?
Bai. Ikastarora zure familia osoa edo nahi dituzun lagunak gonbidatu ditzakezu.
Zer gertatzen da lehenago Jehobaren lekukoekin Biblia aztertu badut? Berriro aztertu beharko al nuke?
Bai. Ziur gaude gaur egungo ikastaroa aurrekoa baino gehiago disfrutatuko duzula. Izan ere, jendearen gaur egungo beharretara egokitu da. Gainera, aurreko biblia-ikastaroak baino bisualagoa eta interaktiboagoa da.
Ba al duzue irakaslerik gabe Biblia aztertzeko aukerarik?
Bai. Ikasle gehienek irakasle baten laguntza nahi izaten duten arren, batzuk euren kabuz egin nahi izaten dute hasiera batean. Gure webguneko biblia-aztertzeko tresnak atalean, biblia-ikasketarako lagungarriak izango zaizkizun aukera batzuk ditugu. Hauek dira tresnetako batzuk:
Oinarrizko biblia-irakaskuntzen bideoak. Bideo labur hauek Bibliako oinarrizko irakaspenak azaltzen dituzte.
Bibliari buruzko galderak. Artikulu hauek Bibliari buruzko galdera askoren erantzunak ematen dituzte.
Que veulent dire ces versets ? edo Textos bíblicos explicados. Aurkitu Bibliako bertset eta esaldi ezagunen esanahiak.