Ba al dituzte Jehobaren lekukoek norbaitekin irteteari buruzko arauak?
Biblian aurkitzen diren printzipio eta aginduek Jainkoari atsegin zaizkion eta gure onerako diren erabakiak hartzen laguntzen digutela uste dugu Jehobaren lekukook (Isaias 48:17, 18). Guk ez ditugu printzipio eta agindu hauek sortu, baina beraien arabera bizi gara. Ikus itzazu norbaitekin irtetearekin lotura duten hauetariko batzuk. a
Ezkontzak lotura iraunkorra izan behar du (Mateo 19:6). Norbaitekin irtetea ezkontzara daraman pausoa da Jehobaren lekukoentzat. Hori dela eta, erabaki hau hartu baino lehen ongi pentsatzen dugu.
Norbaitekin irteteko ezkontzeko adina izan behar da, sexu desioaren intentsitate goreneko unea pasata denean (1 Korintoarrei 7:36).
Elkarrekin irteten ari direnek ezkontzeko moduan egon behar dute. Legalki dibortziatuak dauden pertsona batzuk ez daude ezkontzeko moduan Jainkoaren arabera. Izan ere, Jainkoarentzat dibortzioaren arrazoi bakarra moralgabekeria sexuala da (Mateo 19:9, New World Translation).
Ezkondu nahi duen kristauak fedekidea den norbait aukeratu behar du (1 Korintoarrei 7:39). Honen arabera, gure sinesmenak errespetatzen dituen pertsona izatea ez da nahikoa Jehobaren lekukoontzat. Sinesmen eta jarduera berdinak eduki behar ditu Jehobaren lekuko bataiatua izanik (2 Korintoarrei 6:14). Jainkoak bere adoratzaileak fedekideekin soilik ezkontzea bultzatu izan ditu beti (Hasiera 24:3; Malakias 2:11). Agindu hau oso baliagarria da gaur egun ere, hainbat ikertzailek dioten bezala. b
Seme-alabek gurasoen esana bete behar dute (Esaera Zaharrak 1:8; Kolosarrei 3:20). Etxean bizi diren seme-alabentzat agindu honek norbaitekin irteteari buruzko gurasoen erabakiak jarraitzea ere esan nahi du. Erabaki hauen barne norbaitekin irteteko izan behar duten adina edo elkarrekin egin ditzaketen jarduerak egon daitezke.
Bibliak, norbaitekin irten edo ez eta norekin irtetea, norberak erabaki dezan uzten du. Hau hurrengo printzipioarekin bat dator: «Nork bere zama eraman beharko baitu» (Galaziarrei 6:5). Askok, norbaitekin irteteko garaian, helduak diren lekukoen aholkuak jarraitzen dituzte zuhurtasunez, hauek beraientzako onena nahi dute eta (Esaera Zaharrak 1:5).
Norbaitekin irtetearekin erlazionatuta dauden ohiko jarduera batzuk bekatu larriak dira. Adibidez, Bibliak moralgabekeria sexuala ekiditeko agintzen du. Ezkongabeen artean sexu harremanak ez izateaz gain, jarduera zikinak baztertzea ere esan nahi du honek, esaterako, beste pertsona baten sexu-organoak laztantzea edo aho nahiz uzki bidezko sexua izatea (1 Korintoarrei 6:9-11). Ezkondu aurretik desioa pizten duen, baina moralgabekeria sexualera iristen ez den jokabidea ere «zikinkeria» da eta Jainkoak gaitzetsi egiten du (Galaziarrei 5:19-21). «Hizkera gordina» edo moralik gabeko elkarrizketak ere gaitzesten ditu Bibliak (Kolosarrei 3:8).
Bihotza edo barreneko pertsona maltzurra da (Jeremias 17:9). Zerbait gaizki dagoela jakin arren, hori egitera bultza dezake norbait. Bihotzak engainatu ez ditzan, elkarrekin dabiltzan bikoteek arriskutsuak diren egoeretan bakarrik egotea ekiditen dute. Zentzuzko neurriak har ditzakete, esaterako, taldean edo beste norbaitekin batera egotea (Esaera Zaharrak 28:26). Bikote bila dabiltzan kristau ezkongabeek harremanak hasteko webguneen arriskuaz ohartzen dira, batez ere, gutxi ezagutzen den norbaitekin harremana garatzea (26. Salmoa 4).
a Norbaitekin irtetea ohitura da kultura batzuetan, baina ez beste batzuetan. Bibliak ez du esaten norbaitekin irten beharra dagoenik edo ezkontzeko modu bakarra denik.
b Adibidez, ezkontza eta familiari buruzko aldizkari bateko artikulu batek honakoa esan zuen: «Ezkontza iraunkorrei buruzko hiru ikerketen arabera, erlijio joeraren, fedearen eta sinesmenen antzekotasunak ezkontza iraunkorrak izateko (25-50+ urte) funtsezkoak dira» (Marriage & Family Review, 38. liburukia, 1. alea, 88. orrialdea, 2005).