Behartzen al dituzte Jehobaren lekukoek seme-alabak beraien sinesmenak jarraitzera?
Ez, Jainkoa zerbitzatzea norberak hartzen duen erabakia delako (Erromatarrei 14:12). Jehobaren lekukoek biblia-printzipioak irakasten diete seme-alabei. Baina haurrak haztean, beraiek erabaki beharko dute Jehobaren lekukoak izan edo ez (Erromatarrei 12:2; Galaziarrei 6:5).
Guraso guztien antzera, Jehobaren lekukoek hoberena nahi dute beraien seme-alabentzat. Haurrei lagungarria izango zaiena irakasten diete: gaitasun praktikoak, printzipio moralak eta sinesmen erlijiosoak. Lekukoek Bibliak bizimodurik hoberena edukitzen laguntzen duela sinesten dute. Beraz, haurrei balore hauek irakasten dizkiete eurekin Biblia aztertuz eta kristau bileretara joanez (Deuteronomioa 6:6, 7). Haur bakoitzak, haztean, gurasoen sinesmena jarraitu edo ez erabaki dezakete ezagutzan oinarrituta.
Bataiatzen al dituzte Jehobaren lekukoek haur txikiak?
Ez. Bibliak ez du haur txikien bataioa onartzen. Adibidez, Bibliak adierazten du I. mendeko kristauek bataiatu baino lehen mezua entzun eta “onartu” zutela eta damutu egin zirela (Eginak 2:14, 22, 38, 41). Horregatik, bataiatua izateko, Bibliako irakaskuntzak ulertu, hauetan sinetsi eta hauekin bat bizitzeko heldutasuna behar da. Haur txiki batek ezin ditu gauza hauek egin.
Haurrak haztean, denbora pasa ahala, bataiatzea erabaki dezakete. Hala ere, hau egiteko, hartzen ari diren konpromisoa ulertu behar dute.
Baztertzen al dituzte Jehobaren lekukoek beraien seme-alabak ez bataiatzea erabakitzen badute?
Ez. Gurasoak triste sentituko dira seme-alabek sinesmenak partekatzen ez dituztelako. Baina seme-alabak maitatzen jarraituko dute eta ez dituzte baztertuko Lekukoa izateari uko egiten diotelako.
Zergatik eramaten dituzte Jehobaren lekukoek beraien seme-alabak predikatzera?
Jehobaren lekukook predikatzera eramaten ditugu gure haurrak hainbat arrazoiengatik a.
Seme-alabak espiritualki hezteko agintzen die Bibliak gurasoei. Gainera, Jainkoa adoratzen irakatsi behar diete (Efesoarrei 6:4). Norberaren sinesmenak ezagutzera ematea adorazioaren parte denez, predikatze-lana haurren heziketa espiritualaren arlo garrantzitsua da (Erromatarrei 10:9, 10; Hebrearrei 13:15).
Biblia modu zehatzean animatzen die gazteei Jaunaren izena gorestera (148. Salmoa 12, 13). Jainkoa goresteko modu garrantzitsu bat besteei berari buruz hitz egitea da b.
Seme-alabek gurasoekin predikatzen dutenean gauza praktikoak ikasten dituzte. Esaterako, mota guztietako jendearekin komunikatzen ikasten dute eta ezaugarri onak ikasten dituzte, besteak beste, ontasuna, maitasuna, errespetua eta besteez kezkatzea. Gainera, euren sinesmenentzat oinarri hartzen dituzten Bibliako pasarteak hobeto ezagutzen dituzte.
Parte hartzen al dute Jehobaren lekukoek jaiegunetan edo beste ospakizun batzuetan?
Jehobaren lekukoek Jainkoari gustatzen ez zaizkion jaiegun eta beste ospakizunetan ez dute parte hartzen c (2 Korintoarrei 6:14-17; Efesoarrei 5:10). Adibidez, ez ditugu urtebetetzeak edo eguberriak ospatzen. Zergatik? Ospakizun hauen jatorria ez delako kristaua.
Hala ere, familiarekin denbora pasatzea eta seme-alabekin eskuzabalak izatea gustuko dugu. Ez diogu uzten egutegiari familia noiz elkartu behar den eta opariak noiz eman behar diren erabakitzen. Horren ordez, familiarekin elkartzea eta opariak ematea urte osoan zehar egiten dugun zerbait da.
a Orokorrean, Lekukoen haurrek gurasoetako batekin edo arduratsua den heldu batekin predikatzen dute.
b Bibliak euren sinesmenei buruz hitz egitean Jainkoa poztu zuten haurrak aipatzen ditu (2 Erregeak 5:1-3; Mateo 21:15, 16; Lukas 2:42, 46, 47).
c Ikusi «Zergatik ez dituzte ospatzen Jehobaren lekukoek jaiegun batzuk?» artikulua.
d Izen batzuk aldatu egin dira.