Txertoen aurka al daude Jehobaren lekukoak?
Ez. Jehobaren lekukoak ez daude txertoen aurka. Txertoak jartzea kristau bakoitzak hartu behar duen erabaki pertsonal bat bezala ikusten dugu. Jehobaren lekuko askok txertoak jartzea erabakitzen dute.
Medikuen laguntza bilatzen dugu eta asko baloratzen ditugu medikuntza arloan zientziak gaixotasun larrien arriskuak murrizteko egin dituen aurrerakuntzak. Asko eskertzen dugu osasun munduko profesionalek egiten duten lan gogorra, batez ere, krisi garaietan.
Jehobaren lekukoek osasun publikoko funtzionarioekin kooperatzen dute. Adibidez, COVID-19aren pandemia hasi zenetik, Jehobaren lekukoek webgune honetan babes neurriak gordetzera animatzen duten ohartarazpenak argitaratu dituzte ehunka hizkuntzetan. Hauen artean, ondorengo ohartarazpen garrantzitsuak daude: distantzia fisikoa mantentzea, bilera publikoak egiteko arauak jarraitzea, koarentenak betetzea, eskuak garbitzea, maskara eramatea eta leku bakoitzean autoritateek jarritako beste edozein arau, aholku edo neurri betetzea (Erromatarrei 13:1, 2).
Urte askotan zehar Jehobaren lekukoen argitalpenek ondorengo printzipioak azpimarratu dituzte:
Osasunari buruzko erabakiak kontu pertsonala dira (Galaziarrei 6:5).
«[Aldizkari honek] ez du inongo tratamendu medikurik gomendatzen, bat bestea baino hobea den esaten edo aholku medikurik ematen. Honen helburua frogak aurkeztea da eta irakurle bakoitzak bere erabakiak hartzea» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 1987 otsailak 1).
«Zuek eta seme-alabek txertoa jasoko duzuen erabakitzea zuek hartu beharreko erabaki pertsonala da» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 1965 abuztuak 22).
Biziari balio handia ematen diogunez, tratamendu medikuak bilatzen ditugu (Eginak 17:28).
«Lekukoek osasun arazoak dituztenean medikuntza munduko profesionalengana joaten dira laguntza bila. Bizitza maite dute eta bizitza luzatzen saiatzen dira modu arrazoitsu batean eta Bibliako arauak jarraituz» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 1975 uztailak 1).
«Jehobaren lekukoek gogo onez onartzen dituzte medikamentuak eta tratamendu medikuak. Beraien nahia osasun ona izatea eta bizitza luzatzea da. Gainera, Jehobaren lekuko batzuk medikuak dira, lehen mendean Lukas medikua zen bezala. [...] Jehobaren lekukoek asko eskertzen dute medikuntza arloan lan egiten dutenen lan gogorra. Gainera, asko eskertzen dute gaixotasun baten aurka borroka egitean hobeto egoten laguntzea» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 otsailak 1).