Protestanteak al dira Jehobaren lekukoak?
Ez. Jehobaren lekukook kristauak gara baina ez dugu geure burua protestantetzat hartzen. Zergatik?
Protestantismoa «Erromatar katolizismoari aurre egin dion mugimendu erlijiosoa» bezala definitu izan da. Egia da Jehobaren lekukook Eliza katolikoaren irakaspenekin ez gatozela bat, baina ez dugu geure burua protestantetzat hartzen honako arrazoiengatik:
Sinesmen protestante batzuk Bibliak benetan irakasten duenarekin kontrajarriak dira. Adibidez, Bibliak ez du irakasten Trinitatea existitzen denik, hauxe baizik: «Bakarra da Jainkoa» (1 Timoteori 2:5; Joan 14:28). Gainera, Bibliak argi eta garbi dio Jainkoak gaiztoak zigortzen dituela, ez infernura bidaliz, betirako suntsituz baizik (37. Salmoa 9; 2 Tesalonikarrei 1:9).
Ez dugu Eliza katolikoaren ezta beste erlijio-taldeen aurka protestarik edo eraberritze ahaleginik egiten. Alderantziz, Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzen ditugu soilik, jendeak berri on hauetan fedea izan dezan (Mateo 24:14; 28:19, 20). Gure interesa ez da beste erlijio-talde batzuk eraberritzea, Jainkoa eta Bibliari buruzko egiak entzuteko prest dagoen jendeari irakastea baizik (Kolosarrei 1:9, 10; 2 Timoteori 2:24, 25).