Zergatik aldatu dituzte Jehobaren lekukoek sinesmen batzuk?
Biblia gure sinesmenen oinarri bakarra izan da beti, beraz, Bibliari buruzko ulermena argitu ahala gure sinesmenak ere egokitu ditugu. a
Aldaketa horiek Esaera Zaharrak 4:18ko printzipioarekin bat datoz: «Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da, eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa». Ateratzen ari den eguzkiak paisaiaren xehetasunak pixkanaka argitzen dituen bezala, Jainkoak egiaren ulermena ere pixkanaka argitzen du, bere garaian (1 Pedro 1:10-12). Bibliak aurresan zuen moduan, prozesu hau azken garaian azkartu du (Daniel 12:4).
Gure ulermenean izandako aldaketa hauek ez gintuzkete ez harritu ezta kezkatu behar ere. Izan ere, Jainkoaren antzinako adoratzaileek ideia eta itxaropen okerrak izan zituzten eta ikuspuntua egokitu behar izan zuten.
Moisesek bere burua Israelgo nazioaren askatzaile gisa eskaini zuen Jainkoak pentsatua zuena baino 40 urte lehenago (Eginak 7:23-25, 30, 35).
Apostoluek ez zuten ongi ulertu Mesiasen heriotza eta berpizkundea aurresan zuen profezia (Isaias 53:8-12; Mateo 16:21-23).
Lehenengo kristauetako batzuek «Jaunaren eguna» izango zen uneari buruzko ideia okerrak zituzten (2 Tesalonikarrei 2:1, 2).
Jainkoak denborarekin gaizki-ulertze haiek zuzendu zituen eta gurekin gauza bera egiten jarrai dezan otoitz egiten dugu (Santiago 1:5).
a Ez gara saiatzen Bibliaren ulermenean egin ditugun aldaketak ezkutatzen. Izan ere, bildu eta argitaratu egiten ditugu. Esate baterako, bilatu «Aclaración de creencias» edo «Compréhensions affinées» dagokion hizkuntzako Online liburutegian.