Saltatu edukira

Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek Pazkoa ospatzen?

Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek Pazkoa ospatzen?

Ohizko gaizki ulertuak:

 Ustea: Jehobaren lekukoak kristauak ez direnez, ez dute Pazkoa ospatzen.

 Errealitatea: Jesu Kristo gure salbatzailea dela sinesten dugu eta, beraz, «haren urratsei jarraituz» gabiltza (1 Pedro 2:21; Lukas 2:11).

 Ustea: Ez duzue sinesten Jesusen berpizkundean.

 Errealitatea: Jesus berpiztua izan zela sinesteaz gain, ziur gaude hau fede kristauaren oinarria dela. Izan ere, zabaltzen dugun mezuaren funtsa da (1 Korintoarrei 15:3, 4, 12-15).

 Ustea: Zuen seme-alabei jaiez gozatzeko aukera kentzen diezue.

 Errealitatea: Gure seme-alabak maite ditugu eta beraiek hezi eta laguntzeko ahal dugun guztia egiten dugu (Titori 2:4).

Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek Pazkoa ospatzen?

  •   Pazkoaren ospakizuna ez dago Biblian oinarrituta.

  •   Jesusek bere heriotza ospatzeko agindu zuen, ez bere berpizkundea. Bere heriotzaren oroitzapena urtero ospatzen dugu Bibliako ilargi-egutegiaren arabera (Lukas 22:19, 20).

  •   Pazko ospakizuneko ohituren jatorriak antzinako ugalkortasun errituekin lotura duenez, Jainkoak ez ditu onartzen. Jainkoak, bera soilik adoratzea eskatzen digu eta berak onesten ez dituen erlijio-jarduerak ikusteak haserretu egiten du (Lukas 4:8; 1 Erregeak 18:21).

 Pazko ospakizunetan parte ez hartzearen erabakia Biblian oinarritzen da. Bibliak «zentzutasuna eta oharmena» erabiltzeko esaten digu, gizakien usadioei ohituraz jarraitu beharrean (Esaera Zaharrak 3:21; Mateo 15:3). Jendeak Pazkoari buruz sinesten duguna galdetzen digunean, gure sinesmenak azaltzen dizkiogu eta, era berean, pertsona bakoitzak erabakitzeko duen eskubidea errespetatu egiten dugu (1 Pedro 3:15).