Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Helburuak planoak bezalakoak dira. Saiatuz gero, errealitate bihurtu ditzakezu

GAZTEENTZAT

12. Helburuak jarri

12. Helburuak jarri

ZER ESAN NAHI DU?

Helburuak ametsak edo zerbait gertatzearen desioa baino gehiago dira. Benetako helburuak lortzeko gogor lan egitea, ondo antolatzea eta malgutasuna izatea beharrezkoa da.

Helburuak epe labur, erdi edo luzekoak izan daitezke. Beraz, hauek lortzeko egunak, hilabeteak edota urteak beharrezkoak dira. Epe luzeko helburuak lortzeko tarteko helburuak bete behar dira.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Zure helburuak lortzen dituzunean, zeure buruan duzun konfiantza sendotuko da, adiskideekin duzun harremana indartuko da eta zoriontsuagoa izango zara.

Zeure buruan duzun konfiantza. Helburu txikiak jartzen eta lortzen dituzunean, zailagoak jartzeko konfiantza lortzen duzu. Gainera, eguneroko zailtasunei (esaterako, talde presioari) aurre egiteko konfiantza handiagoa izango duzu.

Adiskideekin harremanak. Guztiok gogoko dugu helburu argiak dituztenen eta hauen alde lan egiten dutenen inguruan egotea. Are gehiago, adiskidetasuna sendotzeko modu bikain bat helburu bera lortzeko elkarrekin lan egitea da.

Zoriontasuna. Ezarritako helburuak lortzen dituzunean beteta sentitzen zara.

«Helburuak jartzea izugarri gustatzen zait. Lanpetuta mantentzen naute eta zerbaiten alde egiteko arrazoia ematen didate. Eta helburu bat lortzen duzunean primerakoa da atzera begiratzea eta esatea: “Lortu egin dut!”» (Christopher).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Haizeari begira dagoenak ez du ereiten, ezta lainoei begira dagoenak ere uztarik biltzen» (Kohelet 11:4).

ZER EGIN DEZAKEZU?

Helburuak jartzeko eta hauek lortzeko, jarraitu ondorengo urratsak.

Aukeratu zure helburuak. Idatzi zerrenda batean bururatzen zaizkizun helburu guztiak eta, ondoren, erabaki zein ordenan lortzen saiatuko zaren.

Plan bat antolatu. Helburu bakoitzarekin ondorengoa egin:

  • Epe arrazoitsua ezarri.

  • Eman beharreko urratsak antolatu.

  • Aurreikusi oztopoak eta pentsatu hauek nola gainditu ditzakezun.

Martxan jarri. Hasi aurretik ez duzu dena kontrolpean izan behar. Pentsa ezazu zure helburua lortzeko eman behar duzun lehenengo urratsean eta martxan jarri. Lortutakoa aztertu tarteko pausoren bat betetzen duzunean.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Saiatuaren egitasmoak irabazia» (Esaera Zaharrak 21:5).