Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Sarrera

Sarrera

Familia zoriontsuak izateko 12 aholku

Gaur egun, familiak desegitearen arrazoiei buruz asko hitz egiten da. Baina, nola lortzen dute beste familia batzuek elkarrekin jarraitzea?

  • 1990. eta 2015. urteen artean, Espainiako dibortzioen kopuruaren indizea hirukoiztu egin zen.

  • Gurasoak nahasturik daude. Aditu batzuen arabera, seme-alabak etengabe zoriondu behar dituzte. Eta, beste batzuen arabera, haurrekin zorrotz jokatu beharra dago.

  • Gazteak bizitzari aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunik gabe iristen dira helduak izatera.

Edonola ere, errealitatea oso desberdina izan daiteke:

  • Ezkontza harremana lotura iraunkorra eta zoriontsua izan daiteke.

  • Gurasoek euren seme-alabak maitasunez diziplinatzen ikasi dezakete.

  • Gazteek etorkizunean beharko dituzten gaitasunak lortu ditzakete.

Baina, nola? Argitalpen honetan familia zoriontsuak izateko 12 aholku aztertuko dira.