Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gurasoek seme-alabei maitasuna beraien ereduarekin erakusten diete

ERRONKA GAINDITZEKO PAUSO BAT

Balore moralak irakatsi

Balore moralak irakatsi

Eskola bidaia batean, mutil gazte batzuek beste mutil gazte bat sexualki erasotzeagatik salatuak izan ziren. Ikasle guztiek Kanadako izen oneko eskola pribatu batean ikasten zuten. Gertatutakoaren ondoren, Leonard Stern-ek Ottawa Citizen egunkarian honakoa idatzi zuen: «Inteligentziak, maila sozialak eta ikasketek ez dute eragozten gazteek gauza txarrak egitea».

Gainera, Stern-ek honako hau gehitu zuen: «Logikoena gurasoek euren seme-alabei ondo eta gaizki dagoena erakustea izan beharko litzateke. Baina, badirudi, guraso askorentzat garrantzitsuagoa dela euren seme-alabek heziketa eta lan on bat izatea diru asko lortzeko».

Noski, ikasketak garrantzitsuak dira. Baina, ikasketa onenek ere ez dute desio eta joera txarrei aurre egiten laguntzen. Orduan, non aurkitu dezakegu balio moralak izateko heziketa?

BALIO MORALAK ETA GIDA ESPIRITUALA EMATEN DITUEN HEZKUNTZA

Biblia ispilu bat bezalakoa da. Geure burua bertan islatuta ikusten dugunean, gure mugak eta ahuleziak argiago ikusten ditugu (Santiago 1:23-25). Baina Bibliak hori baino gehiago egiten du. Beharrezko aldaketak egiten eta batasuna eta bakea bultzatzen dituzten ezaugarriak lantzen laguntzen digu. Ezaugarri horien artean atsegina izatea, ontasuna, pazientzia, autokontrola eta maitasuna daude. Gainera, maitasuna «batasunaren lokarririk hoberena» dela dio Bibliak (Kolosarrei 3:14, EABLB). Zergatik da maitasuna hain berezia? Ikusi zer dioen Bibliak ezaugarri horri buruz.

  • «Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen. Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. Maitasunak dena barkatzen du, […] dena ongi eramaten. Maitasuna ez da behin ere itzaltzen» (1 Korintoarrei 13:4-8).

  • «Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten» (Erromatarrei 13:10).

  • «Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu» (1 Pedro 4:8).

Nola sentitzen zara maite zaituzten pertsonekin zaudenean? Seguru, babestuta eta lasai, ezta? Izan ere, badakizu zuretzako onena nahi dutela eta ez dizutela nahita minik egingo.

Maitasunak besteen alde sakrifizioak egitera eta besteengatik gure bizimodua aldatzera bultzatu gaitzake. Adibidez, Martin deituko diogun gizon batek biloba izan zuenean, berarekin denbora pasa nahi zuen. Baina arazo bat zegoen. Martinek asko erretzen zuen eta bere suhiak ez zuen aitonak haurraren inguruan erretzerik nahi. Zer egin zuen Martinek? 50 urtez erretzen egon ondoren, ohitura hori izateari utzi zion bere bilobarekin egoteko. Hau da hau indarra duena maitasunak!

Bibliak ezaugarri on asko lantzen laguntzen digu, esaterako, ontasuna, atsegina izatea eta, bereziki, maitasuna

Maitasuna erakusten ikasi egiten da. Gurasoek inork baino hobeto erakutsi ahal diete maitatzen beraien seme-alabei. Elikatu eta babestu egiten dituzte, baita gaixo daudenean edo mina hartzen dutenean zaindu ere. Guraso onek beraien haurrekin hitz egiten dute. Gainera, diziplinatu eta hezi egiten dituzte, ongi eta gaizki dagoena irakatsiz. Honez gain, guraso onek euren seme-alabei imitatu dezaketen eredu bikaina jartzen diete.

Tamalez, guraso batzuek ez dituzte beraien ardurak ondo betetzen. Esan nahi al du horrek ez dagoela esperantzarik euren seme-alabentzat? Ez, noski! Heldu askok, familia giro zailetan hazi direnak barne, aldaketa handiak egin dituzte euren bizitzetan. Era horretara, pertsona maitekor eta arduratsuak bihurtu dira. Hurrengo artikuluan ikusiko dugun moduan, horien barne inoiz aldatuko ez zirela ematen zutenen ereduak daude.