Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA KONPONDUKO DA ARAZOA?

Jainkoaren Erreinupean bakea egongo da

Jainkoaren Erreinupean bakea egongo da

Laster Jainkoaren Erreinuak, hainbeste itxaroten egon garen gobernuak, bakea eta segurtasuna ekarriko du guztiontzat. Bibliak lurrean «bakearen ugaritasuna» egongo dela dio (71. Salmoa 7, Ur [72:7, NWT]). Baina noiz hasiko da Jainkoaren Erreinua lur osoan zehar agintzen? Nola egingo du? Zer abantaila ekarriko dizkizu Erreinu honen aginteak?

NOIZ ETORRIKO DA JAINKOAREN ERREINUA?

Bibliaren arabera, gertakari harrigarri batzuek Jainkoaren Erreinua laster lurrean agintzen hasiko zela adieraziko zuten. Gertakari horiek guztiek elkarrekin «seinale» bat osatuko zuten. Seinale horren barne hurrengo gertakariak daude: nazioarteko gerrak, goseteak, gaixotasunak, lurrikara asko egotea eta gaiztakeria handitzea (Mateo 24:3, 7, 12; Lukas 21:11; Apokalipsia 6:2-8).

Beste profezia batek honakoa dio: «Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla. Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale […] izango dira; […] gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako; bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai; […] ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago» (2 Timoteori 3:1-4). Egia da beti egon direla horrelako pertsonak. Baina gaur egun jende gehiena da horrelakoa.

Profezia horiek 1914. urtean betetzen hasi ziren. Izan ere, historialari, politikari eta idazle batzuk ados daude urte horretatik aurrera mundua aldatu egin zela. Danimarkako Peter Munch historialariak, adibidez, honakoa idatzi zuen: «1914​an gerra hastea inflexio-puntu nabarmena izan zen gizadiaren historiarentzat. Aurrerakuntza garai zoragarri batean egotetik, […] zorigaitz, beldur, gorroto eta segurtasun faltaz betetako garai batean egotera pasa ginen».

Baina berri onak daude. Esaten den moduan, ekaitzaren ondoren barealdia dator. Aztertu dugun seinaleak Jainkoaren Erreinuak laster lurrean aginduko duela agerian uzten du. Jesusek hurrengo gertakari positiboa ere seinalearen parte izango zela adierazi zuen: «Erreinuaren berri onak lur osoan predikatuko dira nazio guztiek entzun ditzaten, eta orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14).

Berri on horiek Jehobaren lekukoen mezuaren gai nagusia dira. Horregatik, beraien aldizkaririk ezagunenak hurrengo izenburua du: Talaia. Jehobaren Erreinuaren berri ematen. Aldizkari horrek Jainkoaren Erreinuak lurrarengatik eta gizadiarengatik egingo duenaz hitz egiten du.

NOLA HASIKO DA JAINKOAREN ERREINUA LUR OSOAN AGINTZEN?

Erantzuna emateko hurrengoa kontuan hartu behar dugu:

  1. Erreinuak ez du giza politikaririk baimenduko bere gobernuan.

  2. Agintari politikoak euren boterea mantentzen saiatuko dira eta, ondorioz, Jainkoaren Erreinuaren aurka jartzen saiatuko dira (2. Salmoa 2-9).

  3. Jainkoaren Erreinuak giza gobernuak «suntsitu eta desagerraraziko ditu» agintari politikoek gizadia menderatzen jarraitu nahiko dutelako (Daniel 2:44NWT; Apokalipsia 19:17-21). Mundu mailako azken gerra honi Bibliak Harmagedon deitzen dio (Apokalipsia 16:14, 16).

  4. Jainkoaren Erreinuaren hiritarrak izatea erabakitzen dutenek Harmagedon iristean biziraungo dute eta mundu berri baketsu batean biziko dira. Ziurrenik milioika lagun izango dira. Izan ere, «gizatalde handi bat» eratuko dutela dio Bibliak (Apokalipsia 7:9, 10, 13, 14).

ZER ABANTAILA EKARRIKO DIZKIZU ERREINU HONEN AGINTEAK?

Jainkoaren Erreinuaren hiritarrak izateko egin behar dugun lehenengo gauza ezagutza lortzea da. Izan ere, Jesusek otoitz batean honakoa esan zuen: «Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean» (Joan 17:3).

Jainkoa ezagutzeak modu askotan laguntzen gaitu. Ikus ditzagun bi modu: Lehenik, Jainkoarengan fede sendoa lantzen dugu. «Froga argi[etan]» oinarritzen den fede horrek Jainkoaren Erreinua erreala dela eta laster aginduko duela konbentzitzen gaitu (Hebrearrei 11:1NWT). Bigarrenik, Jainkoari eta besteei diegun maitasuna handitzen da. Jainkoari diogun maitasunak bera bihotzez obeditzera bultzatzen gaitu. Eta besteei diegun maitasunak Jesusen Urrezko Araua obeditzera bultzatzen gaitu: «Besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei» (Lukas 6:31).

Aita maitekor batek bezala, gure Sortzaileak hoberena nahi du guretzat. Bibliak «egiazko bizia» deitzen dion bizitzaz gozatu dezagun nahi du (1 Timoteori 6:19). Baina gaur egun bizi duguna ez da «egiazko bizia». Izan ere, milioika lagunentzat etengabeko borroka da beraien bizitza. Orduan, nolakoa izango da «egiazko bizia»? Ikus ditzagun Jainkoaren Erreinuak gizadiaren alde egingo dituen gauza zoragarrietako batzuk.

Jainkoaren Erreinupean seguru sentituko gara eta janari ugari egongo da guztiontzat

a JW.ORG webgunean irakurri dezakezu.