Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. IKASGAIA

Arduratsu izatea

Arduratsu izatea

ZER DA?

Arduratsuak diren pertsonak fidagarriak dira. Ematen dizkieten lanak garaiz betetzen dituzte.

Txikia izan arren, haur batek arduratsua izaten ikas dezake. «15 hilabeteko haur bat lantxo txikietan laguntzeko gai da. 18 hilabete dituztenean, aldiz, euren gurasoek egiten duten guztia imitatu nahi dute. […] Leku askotan, gurasoek bost eta zazpi urte bitarteko haurrei etxean nola lagundu dezaketen erakusten diete. Nahiz eta gaztetxoak izan, haur hauek etxeko lan asko ondo egiteko gai dira» (Parenting Without Borders [Mugarik gabeko gurasoak], Christine Gross-Loh).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

«Bumeran belaunaldia» deitzen zaie euren kabuz bizitzen saiatu ondoren, zailtasunengatik gurasoen etxera bueltatzen diren heldu gazteei. Zergatik gertatzen zaie hau? Kasu gehienetan ez dietelako diruarekin, etxeko lanekin eta eguneko ardurekin nola jokatu behar duten irakatsi.

Horregatik, hobe da arduratsu izaten irakastea helduak direnean nola jokatu behar duten jakin dezaten. «Seguru ez duzula nahi zure haurra 18 urte izan arte zure gonapean egotea eta orduan, egun batetik bestera, helduen munduari aurre egin behar izatea» (How to Raise an Adult [Nola prestatu zure haurra heldua izateko], Julie Lythcott-Haims).

ARDURATSU IZATEN IRAKASTEKO MODUA

Etxeko lan batzuk egiteko ardura eman

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Edozein lanek ugaritasuna dakar» (Esaera Zaharrak 14:23, Ke).

Haur txikiak euren gurasoekin batera lan egiteko desiratzen egoten dira. Egoera honi probetxua atera ahal diozu zure haurrari etxeko lanak egiteko ardura emanez.

Guraso batzuek ez dute euren haurrek etxean lan egiterik nahi, dagoeneko eskolatik etxerako lan asko bidaltzen dizkietelako.

Hala ere, etxean lan egiten duten haurrek eskolan emaitza hobeak izaten dituzte, ematen zaizkien lanak hasi eta amaitzen ikasi dutelako. «Gure haurrak txikiak direnean eta laguntzeko nahia dutenean guri laguntzen uzten ez badiegu, besteei laguntzea garrantzitsua ez dela pentsatzen hasiko dira. […] Dena eginda ematea ere esperoko dute» (Parenting Without Borders [Mugarik gabeko gurasoak], Christine Gross-Loh).

Komentarioak dioen bezala, haurrek etxean lan egiteko ohitura dutenean, berekoiak izan beharrean besteen alde gauzak egiten ikasten dute. Honi esker, familian toki garrantzitsua dutela eta euren ardurak bete behar dituztela ulertzen dute.

Lagundu zure haurrei egiten dituzten akatsek ondorioak dituztela ikusten

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen» (Esaera Zaharrak 19:20).

Zure haurrak akats bat egiten badu, ez saiatu hau estaltzen. Egiten dituzten gauzen ondorioak onartu ditzakete haurrek. Esaterako, nahi gabe zure haurrak berea ez den zerbait apurtzen badu, barkamena eskatu eta, agian, egindakoa nolabait konpondu dezake.

Haurrek euren akatsen ardura onartzen dutenean, hurrengoa egiten ikasiko dute:

  • Egia esaten

  • Errua besteei ez botatzen

  • Aitzakiarik ez jartzen

  • Egokia denean, barkamena eskatzen