AURRE EGIN ESTRESARI
Estresik gabe bizitzea posible da
Bibliaren jakinduriak gehiegizko estresa ez izaten laguntzen digu. Gizakiok ezin ditugu geure kabuz estresa sortzen diguten gauza guztiak kendu, baina gure Sortzaileak bai. Izan ere, guri laguntzeko norbait jarri du: Jesu Kristo. Lurrean egon zenean, gauza zoragarriak egin zituen. Baina, hemendik gutxira, are zoragarriagoak diren gauzak egingo ditu mundu mailan. Adibidez:
JESUSEK GAIXOAK SENDATUKO DITU, AURREZ EGIN ZUEN BEZALA
«Edozein gaitz edo oinazek jotakoak […] eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen» (MATEO 4:24).
JESUSEK ETXEA ETA JANARIA EMANGO DIZKIGU GUZTIOI
«Etxeak egin eta bertan biziko dira, mahastiak landatu eta fruitua jango; beraiek egindako etxeetan ez da besterik biziko, ezta beraiek landaturiko mahastien fruitua bestek jango ere» (ISAIAS 65:21, 22).
JESUSEN AGINTEAK BAKEA ETA SEGURTASUNA EKARRIKO DITU MUNDU OSOAN
«Haren egunetan, lora bedi justizia, ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia itzali arte! Izan bedi nagusi itsasotik itsasora, lurraren bazter batetik bestera. […] Jan bezate hautsa haren etsaiek!» (72. SALMOA 7-9).
JESUSEK INJUSTIZIA KENDUKO DU
«Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. SALMOA 13, 14).
JESUSEK SUFRIMENDUA ETA HERIOTZA KENDUKO DITU
«Ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (APOKALIPSIA 21:4).