Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

HANKAZ GORA DAGO MUNDUA

2 | Babestu zure ekonomia

2 | Babestu zure ekonomia

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Jende askok hilabete bukaerara iristeko zailtasunak izaten ditu. Tamalez, munduko arazoek are zailagoa egiten dute egoera hori. Zergatik?

  • Krisialdia dagoen lekuetan, janaria eta etxebizitza garestitu egiten dira.

  • Lan falta handitu eta soldatak txikiagotu egiten dira.

  • Hondamendiek jendearen negozioak, etxeak eta ondasunak kaltetu edo suntsitu ditzakete. Ondorioz, jende askok pobrezian amaitzen du.

Ba al zenekien?

  • Dirua zenbat eta hobeto erabili, orduan eta hobeto egin ahalko diozu aurre krisialdi bati.

  • Segurtasun ekonomikoa ez da beti iraunkorra izaten; diru sarrerek, aurrezkiek eta ondasunek balioa galdu dezakete.

  • Diruak ez du dena erosten, esaterako, zoriontasuna eta familiaren batasuna.

Zer egin dezakezu?

Bibliak dioena: «Zer jan eta zer jantzi edukiz gero, pozik egongo gara gauza horiekin» (1 Timoteori 6:8NWT).

Zer esan nahi du dugunarekin pozik egoteak? Gure nahiak mugatzea eta eguneroko beharrak beteta izatearekin konforme egotea. Hau bereziki garrantzitsua da diru gutxiago dugunean.

Pozik egoteko agian zure bizimodua sinplifikatu beharko duzu. Zure baliabideen gainetik bizitzen bazara, zure ekonomia okertu besterik ez da egingo.