Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Hankaz gora dago mundua. Nola egin aurre?

Hankaz gora dago mundua. Nola egin aurre?

Sentitzen al duzu munduko arazoengatik gehiago sufritzen duzula orain? Ohikoak al dira bizi zaren tokian ondorengo arazoak?

  • Gerrak

  • Epidemiak

  • Hondamendi naturalak

  • Pobrezia

  • Aurreiritziak

  • Krimen biolentoak

Horrelako egoerei aurre egiten dieten asko shockean edo lur jota geratzen dira; beste batzuk, aldiz, emozionalki blokeatu egiten dira. Dena dela, egoera horretan denbora luzez egoteak gauzak okertu besterik ez ditu egiten.

Arazoen erdian aurkitzen garenean, garrantzitsua da erabakitasunez jokatzea gure osasuna, gure ekonomia, maite ditugunak eta gure poztasuna babesteko.

Zer egin dezakezu mundu honetako arazoek eta nahasmenduak zugan eragin txikiagoa izateko?